Albisteak

43. Argi Berri mus txapelketa

Azpeitira joan dira Argi-Berriko txapelak

Joxe Miguel Carton eta Ander Kerejeta azpeitiarrek 3-2 irabazi diete finalean Haritz Artola eta Ander Tello lazkaotarrek osatutako bikoteari. Euskal Herriko 49 herritatik gerturatutako 136 bikotek parte hartu dute Ordiziako Argi-Berriko mus txapelketan.

Goierriko Hitza

Gipuzkoako Eskolarteko nesken binakako pilota finalak Zaldibian jokatu dituzte

Haurren Eskolarteko pilota txapelketak Resti pilotalekuan ari dira gaur erabakitzen. Nesken binakako Gipuzkoako txapelketak dira, alebin eta infantil mailetan.

Argi-Berrin, hordago berriz

Argi-Berri elkartearen 43. mus txapelketak iazko partaidetza berdindu du: 136 bikote ari dira jokoan. Zabalkunde ikusgarria lortu du lehiaketak, Euskal Herrian barrena.

Imanolen omenezko Beasaingo kontzertua ezin izan da egin, arazo teknikoengatik

Soinu ekipoak ez zuelako funtzionatzen, atean geratu behar izan dute Usurbe antzokira joan diren berrehun bat lagunek. Imanol Jazz proiektuko musikariek deitoratu dutenez, entzuleek ez zuten nahiko esplikaziorik jaso aretoaren partetik.

Atauniker elkarteak 15 urte bete ditu Ataungo ondarea "jasotzen, gordetzen eta zabaltzen"

Kultur elkarte bezala 2005ean sortu zuten, eta ehunka ekitaldia, hitzaldi, emanaldi eta bisita gidatu antolatu ditu harrezkero. Dosier batean bildu dituzte urtez urte egindako ekimenak.

Paleta Egokituko Gipuzkoako Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da bihar Legazpin

Urbeltz pilotalekuan da hitzordua 10:00etan. Adimen urritasuna duten kirolariei zuzendutako txapelketak hamargarren edizioa du aurten

Ordiziako eta Zaldibiako udalek nikel emisioen gaia "arduraz" jokatuz eta Ingurumen Sailari azalpenak eskatuz jarraituko dute

Kezka agertu dute bi herrietako alkateek azken datuen gainean, baina lasaitasun deia zabaldu dute herritarrentzat. Ingurumen Sailaren emaitzen berri jakiten azkenak izan direla ere gaineratu dute.

Areria, euskal Broadway

Goi mailako artistek espresiobide askotako ekitaldiak egingo dituzte otsailean zehar Lazkaon. Eñaut Elorrietak 'Irteera argiak' diskoa aurkeztuko du, gaur. Gontzal Mendibil izango da hurrena

Lazkaoko jaialdia

Goierriko Hitza

Udalek parkeetan euskararen erabilera sustatuko dute

Urretxu eta Zumarragako Euskara zerbitzuek Parketarrak izeneko egitasmoa jarri behar dute martxan bi herrietako beste horrenbeste parketan. Ekimen honen helburua kaleetan eta parkeetan euskararen erabilera handitzea da. Horretarako hainbat jolas eta saio antolatu dituzte, haurrentzat eta gurasoentzat. Ekainaren 4an euskaltegiko parkean egingo dituzte (eguraldi txarrarekin, Madaiako arkupeetan) eta ekainaren 12an Zelai Arizti parkean (eguraldi txarrarekin, udaletxeko arkupeetan).

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa