Pablo Ferrandok eta Angel Garciak –hirugarren urtez irabazle– garaipena partekatu dute Dimako Baltzola koba eta Zegamako plaza lotu dituen abentura lasterketan.


San Blas jaietako pregoia bihar izango da, baina gaur ere ekitaldi ugari izan dituzte idiazabaldarrek. Musikaz eta dantzaz gozatu dute haurrek playback erakustaldian. Ondoren, txokolatada eta buruhandiak izan dira.

Biharko ekitaldirik nagusiena Beko Tabernako bertso afaria da. Agin Laburu eta Beñat Lizaso gonbidatu dituzte antolatzaileek.

Pilarreneako Eguneko Zentroko langileek eta erabiltzaileek irakurriko dute festetako pregoia, bihar. Helduen danborrada egingo dute gaur, 2008. urtetik lehenengo aldiz

Atzoko greba egunean ausaz aukeratutako bost goierritarrek, grebarekin bat egiteko arrazoien berri eman diote Goierriko Hitzari. Hauek izan dira emandako erantzunak.

Eskualdeko ohiko jarduera geratu da. Industrian geldialdia ia erabatekoa izan da; zerbitzu publikoak eta merkataritza ere batu zaizkio. Erantzun positiboa eskatu diete gobernuei

Iparragirre kaleko bi lokal txukuntzen ari da udala, eta aurki artisau talde batek eta merkatariek erabiliko dituzte. Eusko Jaurlaritzak 328.000 euro eman dizkio udalari 2016tik hona

J. Migel Santamaria, Elena Ruiz eta Aitor Altuna izan dira Aralarko pisten auzian deklaratzen azkenak. Teknikoen eta aldundiko ordezkarien txanda da orain

Aurreko apirilaren 27an Eitzagako jatorria duten 50 urtetik gorakoek ospatutako jaiaren antolatzaileek esker ona agertu nahi diete festa hori egiten lagundu zieten guztiei, besteak beste, laguntza eskaini zuten hainbat auzotarri
The post Eitzaga 50 urte jaiaren antolatzaileen esker ona appeared first on Otamotz.


