Albisteak

Garingo festetako lehen eguna ospatu dute

San Sebastian jaietako lehenengo eguna ospatu dute Garingo auzotarrek. Herri bazkaria egin dute eguerdian, eta ondoren mus txapelketa. Gurutze Mujika margolariak bere lanak jarri ditu ikusgai Garingo Elizan; bihar arratsaldera arte egongo da erakusketa. Olio-pinturaz egindako lanak dira, eta natura irudikatu du denetan.

Bost korrikalarik jaso dituzte 2019ko Beasain Challengeko sariak

Amaia Barandiaran, Iker Urteaga, Jose Mari Martin, Aitor Mujika eta David Gutierrez izan dira saridunak. Diploma eta txamarra bana jaso dute irabazleek. Gainera, kiroldegirako urte osorako bi harpidetza, bi pertsonentzako Ehunmilak proban parte hartzeko dortsalak eta beste 5 lasterketetan izen ematea zozkatu dituzte irabazleen artean.

Zahar egoitzetako hitzarmena negoziatzeko bilera atzeratu egin dute patronalak eskatuta

Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute langileek. Datorren urtarrilaren 24ra atzeratu dute bilera.

HARA!

Txapelaren jatorriaren bila, Goierrira

'Gure Kasa' telebista saioko Miren Arzallus Ormaiztegin eta Zaldibian izan da, txapelaren inguruko erreportajea egiten; bertako hainbat lagunekin hitz egin du, txapelaren eta zapiaren gainean.

Iragana ulertuta, etorkizunera

Legorretako herritarren bizimodu ohiturak bildu dituzte 'Ez zela kajoi batean gordetzekoa' liburuan. Maria Josefa Lasa izan da proiektuaren sustatzaile nagusia.

Sagardotegi sasoia

Zazpi sorkuntza edangarri Goierrin sagardotegietan

Sagar urte oparoak lehengaitan gabeziarik ez du ekarri aurten. Oro har, azukre natural asko izateak, alkohol gehiagoko sagardoa sortu du. Goierrin txotxa irekitzeko falta diren sagardotegiak gaur hasiko dira.

Beasaingo Igartza Musika zikloan beste bederatzi kontzertu iragarri dituzte

Datorren igandean, urtarrilaren 26an hasiko da Oiasso Kamerata taldearen kontzertuarekin.

Ostadar dantza taldea inauterietako dantzak prestatzen hasiko da

Otsailaren 22 goizean egingo dute euskal inauteri herrikoia.

Urrelur museoan tailerrak antolatu dituzte

Hilaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna izango da eta Urretxuko Urrelur mineral eta fosilen museoak hainbat ekitaldi antolatu ditu egun hori ospatzeko. Datozen egunetan, tailerrak, ikuskizuna, txangoa, tirolina eta bisitaldi gidatuak egongo dira.Ostiralean, 17:00etatik 17:45era, Izan zaitez zientifikoa! tailerrak emango dituzte Mad Science-ko zientzilariek.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ostadar Mendi Taldea Entziako “altxorrak” bisitatzera

Datorren maiatzaren 11rako, igande honetarako, Ostadar Mendi Taldeak Arabako Entzia Mendian egingo den ibilaldi eder bat antolatu du. Entzia Mendia lurralde arabarreko Ipar-ekialdeko ertzean aurkitzen da. Urbasa Mendi nafarraren jarraipena

The post Ostadar Mendi Taldea Entziako “altxorrak” bisitatzera appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Musika eskolako 600 ikasle inguruk emanaldiak egingo dituzte maiatzean

Garai batean ikasturte amaierako kontzertuak egiten ziren bezalaxe, orain ikasleen emanaldiak egiten dituzte ikasturtea amaitzeko Zumarraga-Urretxuko Sekundino Esnaola musika eskolan. Emanaldiak maiatzaren 12an hasiko dira eta hil amaierara arte egingo dituzte eskolaren egoitzan, Zumarragako Legazpi dorretxean. Guztira, 600 bat ikaslek erakutsiko dute jendaurrean ikasturtean zehar ikasitakoa.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Oporraldietarako eskaera egin dezakete nagusiek

Zumarragako Udaleko gizarte zerbitzuetatik jakinarazi dute Adineko Pertsonentzako Gizarte Turismoko Programarako eskaerak aurkezteko epea ireki dutela. 2014 eta 2015 denboraldirako eskaerak ekainaren 5era arte aurkeztu ahal izango dira. Oporraldietarako esku

The post Oporraldietarako eskaera egin dezakete nagusiek appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa