Albisteak

Infernuko Gasna txapeldunen artean txapelduna

Julen Arburuak lehenengo eta hirugarren saria eraman ditu. Bigarren saria Joseba Insausti ordiziarrarentzat izan da

Beste urrats bat eman dute parte hartze bidezko aurrekontuek Legazpin

116 legazpiarrek 46 proiektu aurkeztu dituzte. Orain teknikarien azterketaren garaia da. Bozketa urriaren 29tik azaroaren 15era egingo da. Emaitzak, azaroaren 20ean.

Irribarria eta Altuna, etorkizuneko pilotariekin

Zumarragako Beloki pilota eskolaren irekiera ekitaldian izan dira Iker Irribarria eta Jokin Altuna txapeldunak. Umeek haiekin jokatzeko eta argazkiak ateratzeko aukera izan dute.

Txabolak pisten ondora eramatea proposatu du EH Bilduk batzorde berrian

Aholku Batzordearen lehen batzarrean Enirio-Aralarko Larreen Antolaketa Plana aurkeztu du EH Bilduk, Ordizian. Aralarren dagoen animalia kopuruarekin kezka agertu dute batzordean

Koldobike Olabide (Legazpiko alkatea)

«Akordio zabalagoak lortu nahi ditut bilkuretan»

Bigarren agintaldia du Olabidek. EAJ alderdia ordezkatzen du. Kimikaria da ikasketaz eta ingurumen aholkularitza enpresa bat sortu zuen. Alkate baino lehenago pertsona dela dio.

Hamalau bikotek parte hartuko dute Segurako dantza txapelketan

Larunbatean jokatuko da, 18:00etan, Baratze pilotalekuan. Lehenengo aldiz, Aitor Ruiz de Eginoren garaikur berria banatuko dute. Goizean, IV. Dantza Eguna ospatuko da

Geltokietako plaza arrosa kolorez jantzi da bularreko minbiziaren aurka

Merkatariek eta ostalariek erakusleihoak eta lokalen kanpoaldea apaindu dituzte. Igande eguerdian festa bat egingo dute. Bildutako dirua Katxalin elkarteari emango diote

CAFeko langile bat hil da auto istripuan, lanetik etxera zihoala

Enpresa batzordeak ordubeteko geldialdia deitu du bihar goizerako. 'In itinere' edo lanerako bidean izandako istripuak ez direla estatistiketan aintzat hartzen salatu dute.

Nikolas Lekuona gaurkotuta

Herriko mugimenduaren lekuko isila da Ordiziako Nikolas Lekuona plaza. Egunero hara eta hona dabiltzan ordiziarren  pausoak sentitzen ditu, eta bizipen askoren agertokia da. Bai, asko dira plaza horretatik pasatzen direnak, ez dira, ordea, hainbeste pausoak gelditu, eta plazari izena eman zion gizonaz hausnartzen dutenak. Plazatik harago begira, ordea, altxa burua eta begiratu Lekuona artistaren lanari. Zergatik jarri zioten Nicolas Lekuona izena plazari? Benetan, hain garrantzitsua izan al zen, bada, gizon hori?

Goierriko Hitza

Mingainluze lehiaketako finalerdiak jokatu dituzte asteburuan

Urretxu eta Zumarragako ikastetxeetako 150 gaztetxo parte hartzen ari dira Mingainluze lehiaketan; Urretxuko eta Zumarragako La Salle Legazpi ikastetxekoak, Gainzurikoak eta Urretxu-Zumarragako ikastolakoak. Asteburuan finalerdietako saioak izan dituzte. Hirunako taldetan banatuta ari dira, eta hasieran 50 talde hasi baziren, 12 izan dira asteburuko finalerdiak jokatu dituztenak. Finala, berriz, urtarrilaren 26an jokatuko da, sei talde onenen artean.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa