Albisteak

Ampo Ordiziak Hernani hartuko du etxean

Altamira zelaian jokatuko dute igandean 12:00etan.

Onik aurkitu dute Aizkorrin bila zebiltzan gaztea

Atzotik desagertuta zegoen 29 urteko gaztea. Arantzazun aurkitu zuten bere kotxea, eta larrialdi zerbitzuetakoek gaur eguerdian egin dute topo berarekin.

Hamaikagarren Ehunmilak, uztailaren 10etik 12ra

Ehunmilak probak hamaikagarren edizioa beteko du 2020. urtean. Oraindik hamar hilabete falta dira, baina antolatzaileek data jarri dute, eta dagoeneko hasi dira prestatze lanetan.

Altzaga eta Gaintza, erdigunera

Eskualdeko bi herri txikienek beren handitasuna erakutsiko dute asteburuan, Gaintzan eta Altzagan San Migel festak baitituzte. Autobusak antolatu dituzte, jendea joateko

Ehun lagunek baino gehiagok eman dute Erreka Egunerako izena

Urola garbitzen 2004an hasi zirenetik 600 kilo inguru jaso dituzte urtean batez beste. 09:30ean elkartuko dira plazan. Ikusgai daude taldeen zerrendak webgunean

Irribarriak urriaren 4an ekingo dio Lau t'erdikoari

Aramarrak final zortzirenetan hasiko du txapelketa, Zallan. Victor errioxarra izango du aurkari; irabaziz gero, final laurdenetako ligaxkarako sailkatuko da.

Ikastolen Elkartearen ustez «funtsik gabea» da sindikatuen salaketa

ELA, Steilas eta CCOO sindikatuek ikastolen matrikulen auzian Jaurlaritzaren kontra jarritako salaketari erantzun dio Ikastolen Elkarteak, eta «ikastetxea aukeratzeko askatasuna» aldarrikatu du.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa