Albisteak

Lekanazpi Egunaren hirugarren edizioa dator

Elkarteko kideen harremana indartzeko xedearekin sortutako egunaren hirugarren ekitaldia da. Larunbatean ospatuko dute. Mendi buelta eta bazkaria izango dira egunaren ardatzak

Jokin Arratibelek irabazi du Olaberriko sagardo txapelketa herrikoia

Herriko etxeetan egindako zortzi sagardok parte hartu dute lehiaketan. Arkupe elkartean, larunbat iluntzean jokatu zuten, bigarren aldiz.

Ordizia Saskibaloi Taldeak denboraldi berriaren aurkezpena egin du

50. urteurrenaren harira antolatutako ekintzak eta talde guztiak aurkeztu dituzte. Gipuzkoa Basket taldeko jokalariak ere Ordizian izan ziren.

Zaldibian ere hartu dituzte arrautzen laginak

Zubietako errausteko plantak sor dezakeen kutsadura modu zientifikoan kontrolatzeko laginak hartu dituzte bi zientzialarik ostiralean, aurreko bi egunetan Donostialdeko hainbat herritan egin bezala.

Beasaindarrak indarkeria matxistaren aurka

Beasaingo emakume batek jasan duen indarkeria kasua salatzeko elkartu dira herritarrak, alderdi politiko guztietako ordezkariekin batera

Legorretako 25 urteko emakume bat hil da Madrilen, auto istripu baten ondorioz

Ezbeharra atzo gertatu zen, A1 autobidean, eta legorretar gaztea gaur hil da ospitalean. Harekin batera autoan zihoazen hiru senide ere ospitalera eraman zituzten.

Beasain Kirol Elkarteak bere talde guztiak aurkeztu ditu

Football Fest jaialdiarekin bat eginez, Beasain Kirol Elkarteak maila ezberdinetan dituen hamaika taldeak aurkeztu ditu asteburuan.

Ander Barandiaran idiazabaldarrak irabazi du Bergarako gazta lehiaketa

San Martin jaien barruan egiten duten azokako gazta lehiaketa irabazi du Barandiaranek; La Leze gaztandegia gelditu da bigarren.

I. Pilota Txapelketa Herrikoia antolatu dute Beloki elkartekoek

Zumarragako Beloki Pilota Elkarteak lehenengo aldiz antolatu du binakako Pilota Txapelketa Herrikoia. Txapelketa urtarrilean hasiko da, eta izena emateko epea abenduaren 15era arte irekita egongo da. Txapelketan parte hartzeko esku pilotan federatu gabe egon behar da derrigor. Urretxun edo Zumarragan bizitza egitea ere, txapelketan parte hartzeko baldintzen artean dago. Pilotarien adin tartea 16 urtetik 101 urtera bitartekoa izan beharko du. Izena emateaz batera 20 euro ordaindu beharko dituzte pilotariek bikoteko. Txapelketa pilota «goxuarekin» jokatuko dute.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Mintzodromoa egiten ari dira Urretxuko udaletxeko sarreran

Euskararen Egunaren dela eta, mintzodromoa egiten ari dira gaur, Urretxuko udaletxeko sarreran. 50 bat lagun elkartu dira euskara hartu eta emateko. Urretxuko eta Zumarragako Udal Euskaltegiak eta udaletxeetako euskara sailek antolatutako ekimena da. Oihane Zabaleta Urretxuko alkatea eta Mikel Serrano Zumarragako alkatea bertan izan dira. Zabaletak euskaraz egiteko “ondoan entzungo eta hitz egingo dizun norbait baino ez da behar” esan du.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Bertatik Bertara, elkartuta eta elkarlanean

Baserrietako produktuen kontsumoa bultzatzeko helburuarekin abiatu da Bertatik Bertara proiektua. Bertako herritarrek, bertako baserritarrek ekoizten dutena, bertako dendetan eta bertako tabernetan kontsumitzea da egitasmoaren funtsa. Helburu horrekin eskualde oso batek egin du bat: Ezkio-Itsasoko, Gabiriako, Ormaiztegiko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako erakundeek, eragileek, baserritarrek, merkatariek, ostalariek, Goimenek eta Uggasak. Urretxutik abiatu Urretxuko Udalak  sektore desberdinekin egindako parte hartze prozesuetan erein zen, gerora Bertatik Bertaran bihurtu zen egitasmoaren lehenengo hazia. Unai Badiola zinegotziak gogoratu duenez, «baserritarrak bildu zirenean garbi azaldu zen, herritarrek ez zekitela Urretxuko baserrietan zer ekoizten zen, eta jakinda ere ez zekitela non saltzen ziren. Gabezia bat, edo katea hautsi egiten zela ikusten zen». Beraz, elkar ezagutza kanpaina martxan jartzea beharrezkoa ikusi zuten. «Baserritarrek esan zuten zentzu gutxi zeukala Urretxura bakarrik mugatzea. Eskualdeko ikuspegia eman behar zitzaiola garbi ikusi zen, produktu asko osagarriak izan litezkeelako». Gainerako herriek ere begi onez ikusita, Bertatik Bertara marka eta egitasmoa aurkeztu zuten maiatzean. Lanerako konpromisoa adostu  dute eragile desberdinek: «Garrantzitsua da merkataritza txikia, turismoa eta gastronomia ere talde honetan egotea, iruditzen zaigulako dena zirkulu bat dela. Ondo funtzionatzeko, zirkulu bat izan behar du», gaineratu du Badiolak. Elkarlanak dagoeneko frutuak eman ditu: «Batetik, baserritarrei zein produktu ekoizten dituzten galdetu zaie. Bestetik, dendetan beste galdeketa bat [...]

Goierriko Hitza

Zerbitzuen gida osatua

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa