Albisteak

Idiazabalgo Udaleko batzordeak eta batzordeburuak zehaztu dituzte

Zortzi batzorde eratu dituzte. Horietako seitan EH Bilduko zinegotziak eta bitan Izal Baiko zinegotziak izango dira batzorduru.

Indarrak hartzen ari dira korrikalariak

Beasaingo Igartzako jauregia jatetxe bilakatu da, ohiko Pasta Party-arekin. Indarrak hartzeko paella, pasta, barazkiak, fruta, ijito besoa... denetik izan dute aukeran korrikalariek eta beraien familiartekoek eta laguntzaileek. Hiru ordu eskas falta dira 10. Ehunmilak ultra traila hasteko.

Ehunmilak · MMM

Mendi maratoia, bosgarrenez

Irteera ordubetez aurreratu dute, 08:00etara, bero gehieneko orduak saihesteko helburuarekin. Probak estimazio handia du, eta izen-ematea ordubetean itxi da aurten. Ingrid Ruiz eta Aleix Bautista kataluniarrak, iazko irabazleak, irteeran izango dira. Parte hartuko duten 265 korrikalarietatik 216 gizonezkoak dira eta 49 emakumezkoak.

Ehunmilak

Mendian eta kalean, sorosle

Gurutze Gorriak 150 lagundik gorako taldea du prest lasterketaren hiru egunetan korrikalariak zaindu eta artatzeko. Garraio zerbitzuaz ere arduratzen da. Bitarteko kopurua ez da nolanahikoa: pertsonez gain; oinarrizko 20 anbulantzia; aurreratutako 4 anbulantzia: lur-orotako 30 ibilgailu; logistirako 4 furgoneta; 6 minibus; eta 6 osasun postu.

Patxi Errementari aurten mailuka

Ataunen 8. Gau Ibilaldi Mitologikoa egingo dute, bihar. Barandiaranek Ataunen bertan jasotako errementariaren kondaira du ardatz. 1.200 bisitarik beteko dute herribidea

'Desio izeneko tranbia' obra estreinatuko du Urrup taldeak

Datorren asteko ostegunean taularatuko du Ordiziako Urrup Antzerki Taldeak azken antzezlana. Obra hori prestatzea «erronka handia» izan dela esan dute. Tenesse Williansek 1947an idatzitako obra izan arren, "gaur egun gerta daitekeen istorio bat ere" bada.

Ehunmilak

Aurreneko korrikalariak hasi dira dortsalak jasotzen

Ehunmilak lasterketa hasteko dena prest dute dagoeneko antolatzaileek. Gaur hasi dira korrikalariak Beasaina inguratu eta lehendabiziko dortsalak hartzen. Eguraldi iragarpenak giro ona agindu du, nahiz eta zaparradaren bat bota dezakeen.

Elkarretaratzea deitu dute Legorretan sexu eraso bat salatzeko

2016. urtean gertatu zen erasoa inguruko enpresa batea. Legorretako eta Itsasondoko Udalek, Gipuzkaoko Foru Aldundiak, Legorretako talde eragileek LAB sindikatuak bat egin dute eraso horren aurka.

Joxan Iza artista bergararraren lanak ikusgai daude igandera arte

Joxan Izaren (Bergara, 1961) Low Cost erakusketa ikusgai dago Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian. Erakusketa datorren igandera arte zabalik egongo da. Hamabost koadrok osatzen dute bilduma. Margolan horietan guztietan teknika ugari nahasten ditu: akrilikoa, olioa, akuarela, errotulagailua, arkatza, grabatuak eta inpresio digitalak. Lanen formaren azpian naturaren eta hiriaren arteko dialektika dago. Bi esparruen aldakortasunari heltzen dio artistak, hori dela eta hainbeste teknika eta kolore.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa