Albisteak

Josu Bujanda beasaindarra, Ertzaintzaren buru

Bujandak 58 urte ditu eta 36 daramatza Ertzaintzan. Aurretik, Herritarren Babeserako Atalaren burua izan da. Jorge Aldekoak utzitako lekua beteko du.

Azken Sustraiak taldeak bigarren diskoa kaleratu du: 'Utopian gara aske'

Irailean hasiko dute lan berriaren aurkezpen bira. Hamabi kantuk osatzen dute. Beasaingo, Ordiziako, Lazkaoko eta Legazpiko hainbat tabernatan salgai dago, 8 euroan

Gaur irekiko dute Zeraingo Ostatua, eta Mandioa larunbatean

Aihert Izagirre segurar sukaldariak hartu du Ostatuaren ardura eta Maria Luisa Aizpeola idiazabaldarrak Mandioarena. Biek esperientzia handia dute sukaldean

Erromatarren eraikina Aralarren

Aiatzio-I eremuan bukatu dute indusketa arkeologikoa. Azaldutako harrizko aztarnak erromatarrak direla ziurtatu du foru aldundiak. Garaiko elementu gehiago agertu dira

‘Transformatzen’ dokumentala, Paraguaiko LesbiGayTrans zine jaialdian lehian

Trasnsexualitatearen gaia lantzen du Garazi Zabaleta eta Ekaitz Goikoetxea beasaindarrek eta Aitor Lanas iruindarrak duela urtebete osatutako dokumentalak

Legealdi honetan lau liberatu izango ditu Zumarragako udalbatzak

PSE-EEko Mikel Serrano, Rosa Maiza eta Arantxa Gonzalez eta EH Bilduko Ainhoa Osinalde izango dira. Azken honen funtzioa gobernuaren lana kontrolatzea izango da

Olaberriak palan mugarria goratu du, Euskal Herriko Herriartekoa irabazita

Azken hiru urteetako txapeldun Gasteizi 3 eta 1 irabazi dio, jardunaldi bikoitzean. Urte bikaina ondu du Olaberriak. Euskal Herrikoa lortu duen Gipuzkoako lehen herria da

Iraunkortasunari ekitaldi sorta eskaini diote gazteek Lazkaon

Lazkaoko Gazte Asanbladak antolatutako ekitaldien artean, 'Hondar 2050' dokumentala emango dute gaur. Larunbatean, Agauntza erreka garbituko dute.

Nerabe eta gazteen zerbitzua indartzeko hitzarmenari hasierako onespena eman diote

Osoko bilkura ospatu zuten atzo iluntzean Urretxuko udaletxean. Aurreko batzarraldietako aktak eta alkatearen ebazpenak aho batez onartu eta gero, gai-zerrendan egun horretarako proposatutako gaiak landu zituzten. Galde eta erreguen tartean, Gipuzkoako Foru Aldundiak adinekoen egoitzetako tarifak igoko dituela baieztatu du udal gobernuak; igoera honek ez die, dena den, erabiltzaileei eragingo.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Murrizketak direla eta, zineklub ziklo berria inoiz baino laburrago dator

Butak21 zineklub taldeak antolatuta, bihar hasiko da Before sunset film estatubatuarraren emanaldiarekin. Ohi baino film gutxiago hartuko ditu gaur abiatuko den zineklub ziklo berriak. Orain artean zazpi pelikula eman badituzte, bost eskainiko dituzte gaur hasi eta azaroaren 29ra arte. Julen Arakama Butak21 zineklub taldeko kideak bi murrizketa mota aipatu ditu, «aurtengo lehenengo zikloan ikusle gutxiago etorri da eta diru laguntzak ere murriztu dira».

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa