Zortzi establezimendu berrik hartu dute elkartearen gidaritza: Oreka belardenda, Uriba, Ness by Esti Garcia, D’Elikatuz – Erro Koop, Vicuña Sport, Maos ileapaindegia, Kirkil eta Josune & Klaude.


Sasieta Mankomunitateak 11.940 kilo konpost banatu ditu. Kanpainak iraun dituen lau asteetan 3.000 lagun baino gehiago gerturatu dira informazio postura.

Santa Barbarako errepidean furgoneta bat irauli da goizaldean, eta bertan zihoazen bost lagunak maila ezberdinetako zauriekin eraman dituzte ospitalera.

Aritz Egea Iñaki Maiorak Ordizia-Txindoki-Ordizia ibilbidean 1978an jarritako errekorra ontzen saiatuko da larunbatean. GOIERRIKO HITZAk streaming bidez zuzenean eskainiko du proba.

Barnealdera turistak erakartzeko eskaintza zabala egin du Idiazabalgo turismo bulegoak. Gazta eta gaztandegiak izango dira proposamen desberdinen mamia

Zazpi batzorde izango ditu Lazkaoko Udalak 2019-2023 aldirako. Bakarrean batu dituzte Kirola, Gazteria, Hezkuntza eta Euskara. Alkateaz gain, oposizio buruak ere liberazioa dauka, lehen aldiz

Zumarragako jaiak bukatzeko, Santa Isabel eguna ospatu dute gaur. Antion bildu dira herritarrak, ezpata-dantza eta erromeriarekin gozatzeko.

Berritasunekin dator Aztiriko 15. Mendi Lasterketa; aurrenekoz, Internet bidez izena emateko bidea jarri dute, eta kamiseta berezitua ere atera dute.

Eskaerak egiteko Legazpiko udaletxeko Herritarren Arreta Bulegora jo behar da; azken eguna uztailaren 5a da

Irrien Lagunak Gizartegintza Elkarteak antolatuta, Bizipozaren jaia egingo dute igande honetan Lazkaon. Gizarte arloko hainbat elkarteren lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da, eta musika eta ikuskizunak ere izango dira. Bertan parte hartzeko deia eginez, bideo bat egin dute Irrien Lagunek; hainbat lazkaotarrek ere parte hartu dute grabazioan.