
CAF enpresako langileak hitzarmenaren alde lanuzteak eta mobilizazioak egiten ari dira aste honetan. Enpresa Batzordearen arabera, «erabateko jarraipena» izan du gaurko protestak.

Olaberriak ohiturazko 1. etapa hartuko du, larunbatean. Hirugarrena, astelehenean, Lazkaon hasiko eta bukatuko da, aurreneko aldiz. Bihar hasiko da itzulia Oñatin, aitzinetaparekin

Ordiziak bat egin du gaurko Errefuxiatuen Mundu Egunarekin. Tolerantziaren Zuhaitzetik abiatuta, herria zeharkatuko dute eta Plaza Nagusian besarkada bat irudikatuko dute

Zumalakarregi Museoan irekiko dute eta erakusketaren bitartez amaiera emango diote ikasturtean San Andres eskolako haurrekin ondutako proiektuari

Ikasturtea bukatzeko kontzertu jendetsuak egin dituzte Tobera Musika Eskolako ikasleek, bata Zegaman eta bestea Seguran.

Zumarragako Baby dendak 50. urteurrena ospatuko du ostiral honetan. Tailerrak eta zozketak egongo dira. Herriko lehen denda izan zen, Mavirekin batera

Kataolatzaren Lana egingo du larunbatean, Azpeitiko zezen plazan. 125 kiloko kubikoa 25 aldiz altxatuko du, sei oinbiko ebaki eta sei kilometroko korrikaldia egingo du.

Helduen kros mistoa berrikuntza izango da, igande arratsaldean. Herri afaria antolatu dute lehen egunerako, ostiralerako. Suak, juniorren txirrindu lasterketa eta otorduak mantendu dituzte


Urteroko ohitura jarraituz, Beasaingo dantzariek Igartzako Dantzari Eguna ospatu dute, auzo horretako jaien barruan. Aurtengo gonbidatua Elgoibarko Errosarioko Amaren kofradia izan da. Atzeratuta iritsi dira dantzariak zein udal ordezkariak Igartzara. Aurten, Igartzako dantzariek ekarri duten berritasunik nabarmenena zaldikoa izan da.

Legazpiko 29 dendek beren produktuak Kale Nagusira eta Patrizio Etxeberria kalera atera dituzte Gabiltza artisau elkarteko kideekin batera. Urola Garaiko Merkataritza Dinamizaziorako bulegoak eta Legazpiko Udalak antolatutako ekintzak, Legazpin denetar...