Albisteak

Euskara eta literatura Igartzan

XXIX. Beasain Idazlehiaketako sari banaketa egin dute Igartza Jauregian. Goierriko hainbat herritako gazteek hartu dute parte lehiaketan, eta gogoz jaso dituzte euren sariak.

Mundu osoko herrialdeetako zaporeak

Senegal, Mexiko, Bulgaria... hamaika herrialdetako jakiak dastatzeko aukera izan dute goizean Ormaiztegin izan direnek: kulturarteko gastroazoka antolatu dute.

Ekhi Matek eta Axier Olanok prestatutako legatz betea, irabazle

Basque Culinary Centerrek gaztetxoentzako antolatu duen Sukaldean Sortzaile sukaldaritza lehiaketaren bigarren edizioa irabazi dute bi beasaindarrek. Bideoan grabatuta bidali zuten proposamena finalerako aukeratu zuten epai-mahaikoek, eta gaur jokatu dute finala.

Hamabi alkate berrik kargua hartu dute Goierrin

Idiazabalen Izal Baik hautagaitza aurkezteari uko egin dio eta EH Bilduko alkategaiaren aldeko botoa eman dute; Ataunen ere EAJk uko egin dio, baina zuri bozkatu dute

Goierriko hamar alkatek jarraitu egingo dute agintaldi honetan

Udalburu asko aldatu dira azken udal hauteskundeen ondoren Goierrin; 22tik 12, hain zuzen. Jarraituko dutenen artean, Mutiloa, Ezkio, Legorreta, Legazpi, Ormaiztegi, Zumarraga, Olaberria eta Urretxukoak daude

Adur Ezenarrok aginte aldaketa gauzatu du Ordiziako Udalean

Eh Bilduko Adur Ezenarrok lortu du alkatetza Ordizian, goizeko 11:00etan egin den udal batzar jendetsuan. Jose Migel Santamaria alkate ohiak zorte on opa dio aginte makila eman dionean

Gaintza, Altzaga, Arama eta Beasain, Goierrin osatu diren lehen udalak

Maiatzaren 26ko udal hausteskundeen ondoren, gaur, ekainak 15, da udalak osatzeko eguna Goierrin. Bat izan ezik, gainerako 21 herri goierritarrek goizean zehar dituzte tramite hori burutzeko hitzorduak. Gaintza, Altzaga, Arama eta Beasain izan dira goiztiarrenak. Itsason ez da gaur eratuko udala, datozen lau urteetan herria gidatuko duen batzordea aukeratuta badaukate ere, foru aldundiak izendatu behar duelako.

Auzoetako bizilagunen irisgarritasuna hobetzeko Auzobusa jarriko da martxan

Urretxuko goiko aldeko auzoetako bizilagunei herrigunera iristeko erraztasunak ematea da proiektu berriaren lehentasuna; datorren hilaren 11n jarriko dute martxan. Urretxuko goiko aldeko auzoetako bizilagunei herrigunera iristeko erraztasunak ematea da proiektu berriaren lehentasuna; datorren hilaren 11n jarriko dute martxan. Irailean abiaraziko dena proba-pilotu bat da. Abendura bitartean iraungo du. Autobusak egunean bost bidaia egingo ditu. Joaneko hiru bidaia egingo ditu eta beste bi kontrako norabidean.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Karrozagileak hasi dira Santa Anastasia jaietarako karrozak prestatzen

Santa Anastasia jaiak irailaren 20an hasiko badira ere, Urretxuko karrozagileak hasita daude dagoeneko Euskal Jai egunerako karrozak egiten. Aurten, 14 kuadrillek hartuko dute parte igande arratsaldeko ibilbidean, iaz baino hiru gehiagok.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa