Albisteak

Bertsoz eta kantuz agurtu dute Patxi Iraola

Patxi Iraola bertsolariari omenaldi jendetsua egin diote Zaldibiako plazan. Zaldibiako herritar eta musikariez gain, bertsolaritza munduko ordezkaritza zabalak parte hartu du ekitaldian.

Legazpiko festak

Santikutzak legazpiarrentzat, aste barruan ospatuko dituzten jaietan

Gaur botako dute txupinazoa eta festei hasiera emango diete ofizialki. Jaiak legazpiarrek gozatuko dituzte bereziki astean zehar ospatuko baitituzte neurri handi batean

Ordizia Rugby Elkarteak boluntarioak behar ditu garagardo festarako

Ekainaren 27tik 30era egingo dute OREk urtero antolatzen duen Garagardo Festa Ordizian.

Irribarriak Altuna III.a izango du aurkari final laurdenetan

Iker Irribarriak 20-22 irabazi dio Victorri, akatsez betetako partida batean. Ostiralean, Jokin Altuna izango du aurkari, final laurdenetako kanporaketan.

Mendi lasterketak

Aritz Egeak Camovi maratoia irabazi eta marka berria jarri du

Salomon taldeko Aritz Egea eta Oihana Kortazar euskaldunek irabazi dute Galizako Camovi mendi maratoia; biek ere, proba horretako marka ondu dute.

Joanes Illarregi garaile Osinalde, Patxi Iraolaren agurrean

Leitzarrak jaso ditu epaileen puntu gehien. Ibai Amillategi gernikarrarentzat izan da bertso onenaren saria, eta entzuleena Ane Zuazubiskar arrasatearrarentzat. Bertso giro aparta izan da aurten ere Osinalde. Kantuan hasi aurretik larunbaten hil zen Patxi Iraola bertsolari zaldibiarra izan dute gogoan.

Hauteskundeak

Goierrin EAJk irabazi ditu hauteskundeak, EH Bildu eta PSE-EE ere asko igo dira

Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan EAJ izan da Goierrin alderdirik bozkatuena, 12.688 boto jasota; igoera handia izan dute jeltzaleek, baita EH Bilduk (10.983) eta PSE-EEk (6.448) ere.

Hauteskundeak

ZUZENEAN: Boto kontaketa, herriz herri

Jarraitu Espainiako Gorteetako Hauteskundeen boto kontaketa eta emaitzak, zuzenean:

Musika kalera aterako dute Kalegorrian zikloaren bitartez

Ekainaren 7an, 15ean eta 22an antolatu dituzte musika saioak Urretxun, Santa Barbara inguruan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zumarragako zahar egoitzako langileek protestan jarraitzen dute, lan hitzarmen duin baten alde

Zumarragako Lamorous-Argixao zahar egoitzako langileek protesta egin zuten atzo, egoitzaren atarian. Langileak greban daude, lan hitzarmen duina eskatzeko. Elkarretaratzean, lan erreformaren kontrako oihuak egin zituzten, dituzten ordutegiak eta soldata eskasak salatzearekin batera. Langileen arabera, zahar etxea kudeatzen duen Gerozerlan enpresak langileen %25 kaleratu eta gainontzekoei soldata 400 euro jaitsi eta urtean 200 ordu gehiago lan egin arazi nahi die. Zahar egoitzako langile gehienak emakumezkoak dira, eta asteak daramatzate protestan.

Goierriko Hitza

Zumarragan hartuko ditu Gautena autismo elkarteak Goierriko kasuak

Udalak Nafarroa kalean dagoen lokala utzi dio elkarteari; hamar urteko lagapena sinatu dute, luzatzeko aukerarekin

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Patxi Mendizabal eta Izaro Rubio izan dira azkarrenak Legorretako Herri Krosean

Korpus Eguneko Herri Krosa egin dute gaur eguerdian Legorretan, 25. urtez. Aurtengo edizioan, Patxi Mendizabal eta Izaro Rubio izan dira azkarrenak. Dozenaka lagun bildu dira Bilkoin elkartearen parean, probaren irteeran. Hiru itzuli eman behar izan dizkiote Legorretan barrena prestatutako ibilbideari, 7,5 kilometroko proba osatu arte. Hasieran ateri zela abiatu dira korrikalariak, baina bidean zehar euria ere egin du.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa