Albisteak

Emari berria eta beteranotza batuko ditu Osinalde bertso sariketak, bihar

Zuazubiskar, Illarregi, Olano eta Amillategi debutariak, eta iaz ere Gabirian kantatutako Pagola eta Etxeberria ariko dira. 1997ko gipuzkoarrak dira gehienak. 48. sariketa da

Ordizian etxebizitza bloke bat hustu dute, teilatuan sua piztu eta gero

Ordiziako etxe bateko teilatuan piztutako sua itzaltzen ari dira suhiltzaileak. Bizilagunak atera egin dituzte beraien etxeetatik.

Lazkaoko festak

Jaiegun denak saski berean

Lazkaon asteburu bakarra hartuta ospatuko dituzte San Prudentzio jaiak. Zazpi egun dira, hala ere, gaur hasita. Goierri Gorri, pregoilari. Hesian, Unidad Alavesa eta Gozategi jotzaile

Idiazabal gazta berriak "usain zoragarria" duela esan du Aizpea Oihanederrek

Artzain Egunarekin batera Idiazabal gazta berria moztu du gaur Aizpea Oihaneder sukaldariak Ordizian. 2.000 ardik igaro dute herrigunea.

Hauteskundeak

EAJ-ko Joseba Agirretxeak Irun-Brinkola aldiriko trenbidearen transferentzia eskatu du Beasainen

Espainiar Gobernuaren "jarrera pasiboa” kritikatu du EAJren Espainiako Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak, trenbideen transferentziei dagokienean.

Ordiziako Artzain Eguna

Artzaintzari gorazarre gazta berria dastatuz

Ordiziako Artzain Egunak emango dio hasiera Idiazabal Gaztaren denboraldi berriari. Aizpea Oihanederrek ebakiko du gazta. Aharien lehiaketa egingo da aurten berriz ere

Goiener 10.000ko langa igarota

Energia berriztagarria sortzeko eta merkaturatzeko kooperatibak 10.000 bazkideren muga gainditu du. Proiektuak «onarpen handia» izan du, eta sektorean egonkortu da

Ezkiaga auzoak badu botikina

Igor Odriozolak ireki du Oria pasealekuko 2. zenbakian. Ohiko farmaziek ematen duten zerbitzua eskainiko du, baina ordutegi murritzagoan: goizean, 09:00etatik 13:00etara bitartean

Zumarragako osoko bilkurara eraman dute PSE-EEk eta PPk hondakinen gaia

Orain artean hondakinen kudeaketaren gaiak Zumarragako jardun politikoan oihartzun publiko handirik izan ez badu ere, PSE-EEk eta PPk elkarrekin agertutako mozio bati esker, herenegungo udalbatzarrak iraun zituen bi orduetan hondakinen kudeaketa mintzagai nagusia izan zen. Mozioak atez ateko sistemaren kontrako adierazpen zehatza egiten du, eta bosgarren edukiontziaren aldekoa.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

«Kanpotik etorritakoei guk egin behar diegu harrera, herri bezala»

Urtebeteko lan ixilaren ondoren, jendarteari begira lanean hasi da Euskal Herria 11 Kolore ekimena. Eremu akademiko, kultural, sozial, sindikatu eta hezkuntza arloko hainbat herritarrek sortu dute, «gure gizartean bizi dugun jatorri aniztasunaren inguruan, hausnartu eta eztabaida sustatzeko asmoarekin». Xabier Mendiguren (Ezkio-Itsaso, 1945) da EH 11 Koloreren bozeramalea. GoiBerri aldizkariak elkarrizketa egin dio, Donostian ospatuko duten Aniztasunaren Eguna jaiaren atarian.

Goiberri

ELAk, LABek eta CAFeko enpresa batzordeak greba orokorrerako deia egin dute

Euskal gehiengo sindikalak 2009tik deitutako seigarren greba orokorra izango da ostegunekoa. Greba deialdia Euskal Herriko sindikatu gehienek egin dute –ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU eta CNT­–. Grebak krisi ekonomikoaren aurrean Gasteizko, Iruñeako zein Madrilgo gobernuen politikei kontra egiteko «modu bakarra borroka eta mobilizazioa» direla agerian utzi nahi du. Horrez gain, «urrunago joan eta alternatiba bat eraiki behar» dela diote sindikatuek, «lehen urratsa Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna burutzea izango da».

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa