Albisteak

Gorka Hermosa, Legazpiko Musika Bandarekin

Gorka Hermosa soinujoleak eta Legazpiko Musika Bandak kontzertua egin dute elkarrekin.

Goierriko turismo eredua ezagutzera etorri da Errumaniako ordezkaritza bat

Turismo Ministeritzako ordezkariak dira Goierrira etorri direnak eta Goiturren funtzionamendua ezagutu nahi dute.

Maita dezagun ondo tokikoa

Maita dezagun ondo lelopean ezkutuko kanpaina egin dugu hilabetez, maite gaituzuen horiek ondo maitatzeko urratsa eman eta HITZAkideak egiteko helburu sendoarekin.

Dantzari Txiki Eguna egingo dute igandean Legazpin

Euskal Herriko, inguruko zein urruneko, hamar dantza talde elkartuko dira Legazpin

Emakumeen etxea aurkeztu dute

Bukatu dituzte Urola Garaiko Emakumeen Etxea izango dena egokitzeko lanak. Kazetarientzako zabaldu dituzte ateak, zerbitzu berria bertatik bertara ezagutzeko.

Korrika

Maizpideko tropela Genevilla herrian korrika

Maizpide euskaltegiko 110 laguneko taldea Nafarroako Genevilla herrira joan da, Korrikan parte hartzera.

'Jostailugilea' musikala, bihar

Ordiziako Ahotsak eta Emotio abesbatzek, Loinatz Musika Eskolako ikasleek eta Marisa Olano piano jotzaileak 'Jostailugilea' ikuskizun musikala eskainiko dute, Usurbe antzokian.

Kantatzen hastera doaz

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurre kanporaketak egingo dituzte maiatzean. Goierriko hamabost bertsolarik parte hartuko dute. Hamabi saiotatik bi, eskualdean jokatuko dira

Indarrean dagoen sistemari alternatiba bat bilatzeko sortu da UZL taldea

Urretxuko eta Zumarragako Ernai eta Gazte Komunistak taldeen ekimenez sortu berri da Urretxuko eta Zumarragako Langileria (UZL) taldea. Mariñe Arbeo taldeko kideak azaldu duenez «badira urte batzuk, krisiaren aitzakiarekin eta sistema kapitalista aurrera eramateko asmoarekin, boteretsuen indarra areagotuz, langileriaren eskubideak urratzen ari direla, herritar asko egoera larrian utziz». Hain zuzen, «zapalkuntza horri aurre egiteko» jaio da UZL, pentsaera ezberdinetako gazteek bultzatuta.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

‘Tantaz tanta lagundu Iñigo’ ekimena aurkeztu dute Urretxun

Iñigo Murua urretxuarrak garuneko infartua jasan zuen jaio aurretik, orain 14 urte. Bere gaixotasuna sendaezina den arren, urte hasieratik bizi kalitatea hobetuko dion tratamendu bat jarraitzen ari da Santiago de Compostelako (Galizia) ospitale pribatu batean. Tratamendua garestia da; horregatik Tantaz tanta lagundu Iñigo proiektua sortu dute Urretxu-Zumarragako ikastolako guraso elkartean. Ekimenera atxiki dira ikastola bera, Secundino Esnaola musika eskola, Goierri saskibaloi taldea eta beste zenbait norbanako.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Goierriko Zero Zaborrek Mundumob ekimenean parte hartzeko deia egin die goierritarrei

Gipuzkoa osoa zeharkatzen ari da Mundumob ekimena, eta ekainaren 1ean eta 2an iritsiko da Goierrira. 'Eman hartu nahi duzun mundua' lemapean, sortutako hondakinak birziklatzearen eta berrerabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi dute, "gure ondorengoei mundu hobea" uzteko asmoarekin. Hain zuzen ere, hori irudikatu nahi dute eskuz-esku darabilten munduko bolarekin.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa