Premiazko bilera deitu dute udalak, Basarte guraso elkarteak eta herri eskolak astelehenerako.


Atzo, 16:30ean inguruan, emakume batek Ertzaintzari ohartarazi zion adineko gizonezko bat exhibizionismoa egiten ari zela zenbait adingaberen aurrean ibaiaren ondoko pasealekuan.

Ekainaren 7an, 'Fabrikazio gehigarriaren eragina industrian' ikastaroa eta irailaren 12an 'Prebenitu daiteke Alzheimerra? Egungo erantzun bat medikuntzak eta gizarteak partekatzen duten desafio bati' ikastaroa eskainiko dituzte. Martxoaren 29an irekiko da matrikulazioa.

Negua lo pasatu ondoren, esnatu da Segurako Hartza. Uxatzaileen laguntzarekin etorri da gurdian eta herriko hainbat neskek agurra dantzatu ondoren, kalean gora eta behera ibili dira haurrak izutzen.

Arratsaldean San Martingo plazan elkartu dira inautezaleak. Karaokea, dantzaldia, musika eta afaria dituzte

Inauterietako asteburuari hasiera eman diote ikastetxeetako komunitateek hamaika mozorro kalera aterata

Beasaingo La Salle, Murumendi, Alkartasuna Lizeoa eta Andramendi ikastolan inauterietako festak egin dituzte gaur.

Eguraldi eguzkitsua baliatuz, Lardizabal eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek herrian zehar desfilea egin eta plazan bukatu dute elkarrekin dantza eginez

Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen atzo Donostiako 8 gazteren kontra Auzitegi Nazionalak jarritako seina urteko kartzela zigorra; beste zazpi, berriz, absolbitu egin zituen. Zigortutako gazte horiei babesa emateko, eta euskal gazteriaren kontrako epaiketak geldi ditzatela eskatzeko bideoa egin dute.