Albisteak

Atzegik 'Gure txanda da' kanpaina aurkeztu du Legazpin

Iazko kanpainaren muina boluntarioak bilatzea izan zen eta aurtengoarena Atzegiko kideak boluntario gisa aurkeztea

Goierriko Hitza

The Northagirres taldeak Madrilen joko du ostiralean

The Northagirres rock taldeak Madrilgo Fun House Club aretoan joko du ostiralean, Leone eta  Reverendo&The New Preacher Boys taldeekin. Hilaren 19an Larrabasterran joko dute eta 20an Irunen. Azaroan Pontevedra, Ponteareas,

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Legazpiko PSE-EEk Sidenorreko sarbideak eta inguruko bidegorria hobetu nahi ditu

Suhiltzaileen eta Sidenorren arteko errepidean errotonda bat egin, eta bidegorriaren trazatua aldatuko lukete

Goierriko Hitza

Z-Z Urolako Trena Bizikletaz martxa egingo dute ostiralean

Ostiralean Z-Z Urolako Trena Bizikletaz Martxa egingo dute, familietan bizikleta zaletasuna bultzatzeko. Urteroko moduan, hiru ibilbide egongo dira aukeran. Parte hartu nahi dutenek Zatika dendan eman dezakete izena edo 943

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Plazaola kaleko lanek zirkulazioari eragin diote bete-betean

Lanek dirauten bitartean 08:00etatik 18:00etara Plazaola kaleko errepidea itxita egongo da

Goierriko Hitza

250 lagun baino gehiago 1.080 euroko pentsioaren alde

Astelehenero bezala, Areizaga-Kalebarren plazan kontzentrazioa egin dute gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izan dadila eskatzeko. Gaurko ekitaldian 250 lagun baino gehiago elkartu dira.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gazta zati bat DVDaren aurrerapen irudiak

Nazioen Mundua herri ekimenak Jon Maiaren gidaritzapean aurrera eramandako Gazta Zati Bat dokumentalaren DVDa Durangoko azokan aurkeztuko dute. DVD bikoitza izango da eta bertan dokumentala bost hizkuntzatan ikusteko aukera eskainiko dute. Argitaratu ...

Goierriko Hitza

‘Euskaraz bizi nahi dut’ egitasmoaren erakusketa ikusgai dago

Euskaraz bizi nahi dut egitasmoaren barruan, hainbat ekintza egin dira azken hilabetean Goierri garaian. Urretxun flashmob-a grabatu zuten urria amaieran. Legazpin, aldiz, lip dub bat egin dute orain aste gutxi. Ekintza hauek borobiltzeko asmoz, orain,...

Goierriko Hitza

‘Lo imposible’

Lo imposible filma, 19:30ean eta 22:15ean Latxartegi aretoan. Abenduaren 22an, 23an eta 25ean.

Goierriko Hitza

Kataluniako atez atekoaren esperientzia ekarriko dute bi adituk Legazpira bihar

Sasietako Mankomunitateak, Legazpiko Udalarekin batera atez ateko hondakin bilketaren inguruko hitzaldia antolatu du gaur arratsalderako. Taradell (Herrialde katalanak) herriko alkateak, Lluis Verdaguerrek (CIU), eta Bartzelonako diputazioko teknikari ...

Goierriko Hitza

Herri barruko autobusean bidaiak kobratzen hasi dira gaur

Junetorri herri barruko autobus zerbitzua kobratzen hasi da udala gaur. Bidaia bakoitza hogei zentimo kostako da hemendik aurrera, hilabetez doakoa izan eta gero. Udaletik jakitera eman dutenez «prezio bera kobratuko da kasu guztietan», hau da, bidai...

Goierriko Hitza

Asteazkenean Gipuzkoako XIV. Odolki Lehiaketa egingo dute Ordizian

Gipuzkoako odolki egile eta harakinek hitzordua dute asteazken honetan, azaroaren 28an, Ordizian. Txerri-harakinen eta, oro har, harakinen gremioak Ordiziako Udalarekin batera Gipuzkoako Odolki XIV. lehiaketa antolatu dute. Odolki onena zein den eraba...

Goierriko Hitza

Biok Zerbitzuakek 84-71 galdu du Zarautzen kontra

Ordiziako Biok Zerbitzuak saskibaloi taldeak galdu egin du berriro, denboraldiko partida «kaxkarrena» jokatuta, gainera. Hala definitu dute eurek asteburan Zarautzen jokatutako partida. 84-71 galdu dute. Gaizki hasi zuten partida, erritmoa hartu gabe...

Goierriko Hitza

2.781: elkartasunaren zenbakia

 Zumarragako Misio taldeak elkartasun afaria egin du, bildutako 2.781 euroak Caritasek kudeatuko ditu

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Julian Beloki: «24 orduko euskarazko hitz jarioa oparitu du Euskadi Irratiak»

Duela 30 urte, gaurko egunez, azaroaren 23an, eguerdiko 12:00etan esan zituen Julian Belokik (Legazpi, 1956) lehenengo hitzak Euskadi Irratian. Aurretik, Herri Irratian aritu zen. Dena den, txikitatik izan zuen harremana ahozko komunikazioarekin: Arantzazun egin zituen ikasketak Belokik, Gandiagaren ikaslea izan zen eta «berehala jarri gintuzten pulpitotik zerbait esaten. Lektore ofiziala ere izan nintzen», dio Telleriartekoak. Nola gogoratzen duzu 1982ko azaroaren 23a? Gure seinaleei ofizialtasuna eman nahi zitzaien, ordurako gutxi asko, probatan, musika sartzen ari ginen eta. Azaroaren 23an, eguerdiko 12etan, minutu erdiko halako iragarki instituzional bat egin genuen, eta ahotsa jartzea egokitu zitzaidan. Agur Jaunak kantua erabili genuen, momentu hartan, instituzionalena bera iruditu zitzaigulako. Eusko Jaurlaritzak hedabide publikoak sortzen zituela, euskararen alde, Euskal Herriaren alde… minutu erdian hori esan eta hortik aurrera musika sartzen hasi ginen. Euskadi Irratira iritsi aurretik, ba al zenuen esperientziarik irratigintzan? Herri Irratitik nentorren, 1978an Herri Irratian hasi nintzen. Herri Irratiak halako aldaketa bat egin zuen urte hartan: bere autonomiaren alde egin eta loraldi bat izan zuen. Juan Lekuonak deitu ninduen, 1978ko irailean, euskarazko edukiei indar gehiago emateko. Hasieran kolaborazio gisa hasi nintzen, eta gero 6 orduak euskaraz proiektua etorri zen, Jaurlaritzaren babesarekin… Arratsaldeko 6etatik gaueko 12etara euskara hutsean egiten genuen. 6 ordu horietan, euskarazko lehendabiziko [...]

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa