Ander Deunaren jaietako bigarren larunbatean, mozorrotuen festa ari dira ospatzen.


Gaur, notario aurrean, Gure Zozketako zenbakiaren zozketa egin dute. Sariduna 01051 zenbakia suertatu da sariduna. Zenbaki horren jabeak Miren Pozueta eta Aitor Mendiaraz dira. Beraientzat izango dira zozketako 60.000 euroak.

460 txirrindulari eta ehunka ikusle bildu ditu aurten Marino Lejarreta Klasikak

Tarteka euria ari duen arren, eguraldiak ez du Kilometroak festa zapuztea lortu. Jendea eguraldi ona egiten duenean baino beranduago heldu da Kilometroak festara, baina poliki-poliki zirkuituak eta guneek itxura polita

Hasiera ekitaldia Lourdesko Ama elizan egin dute eguraldi txarra dela-eta; amaiera aldera, ordea, eguzki izpiak sartu dira elizako beirateetatik

Poliki-poliki hasi da jendea Urretxu-Zumarragako Ikastolak antolatuko Kilometroetara iristen. Horietako asko, trenez iritsi dira eta handik zuzenean ibilbidean sartu dira. Goizean goiz euria ari bazuen ere, badirudi eguraldia ere hasi

Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundea omendu dute. Patata tortilla lehiaketa Gurutze Gorriak irabazi du.


Dantza zati bat ekimena Ordiziara ere iritsi da. Nazioaren Munduari lotutako egitasmoa flashmob moduan grabatuko dute, herriko eragile desberdinen parte hartzearekin. Hainbat entseguren ostean, gaur arratsaldean egin dute Ordizian flashmob-aren grabaz...


Legazpiko udal gobernuak jakitera eman duenez, zaborren gaiaren inguruan hausnartzeko elkarrizketa erronda hasiko du astelehen arratsaldean EAJ, PSE-EE eta H1! alderdietako ordezkariekin. Pasa den asteazkenean aurkeztu zizkien Spora enpresa katalanak S...

Zaldibiako Santa Fe elizaren eranskinak —herrian “saloia” izenarekin ezagutzen dena— egitura kaltetuta duela eta, udalak eremua ixteko erabakia hartu du. Hesitu egin dute ingurua, eta inork ezingo du eraikinaren azpialdean ibili gaurtik aurrera. Udalak jakinarazi duenez, erortzeko arriskua dauka. Elizarenak diren aretoak daude, plazako frontoiaren alboan, hormigoizko zutabeak gainean. Habeen egoera txarra da —barruko burdinezko sendogarriak ikus daitezke—, eta segurtasun arrazoiengatik debekatu dute inguru hartan ibiltzea.

Bazkideen arteko afariarekin ospatuko dute, gaur 21:00etan, Lazkaoko Domarda elkartekoek 50. urteko historia. Orain kide diren 125 ingurutik asko joango dira; tartean, duela 50 urte soziedadea eratzeko lanean eta unean ere han ziren bost lagun: Tomas Arratibel, Angelo Eztala, eta Joxe, Migel eta Luis Aldasoro anaiak. Horiek dira hasieratik bazkide diren bakarrak, eta elkarteko kideek omenduko dituzte. Domardaren eratze estatutuak 1962ko azaroaren 18an onartu zizkieten. Bigarren ahaleginean izan zen, herriko alkateak aurrena ez ziela lagunduko esan, eta ondoren Garikano Goñi gobernadore zibilak ez zielako lehen estatutua onartu. «Debekatu egin zizkiguten, eta berriz egin behar izan genituen. Inaugurazioa sei hilabete atzeratu behar izan genuen horregatik. Gerora, zuzendaritzako kide batzuk ere aldarazten zizkiguten, batzuk ‘no aptos’ zirela argudiatuta», diote. Ordiziako Legorburu abokatua izan zuten gidari eratze prozesuan. «Kultura aldetik joz gero errazago edukiko genuela esan zigun. Hala, Sociedad Cultural Recreativa Domarda izenarekin aurkeztu genuen. Irakurtzeko tokia eta biblioteka jartzera behartu gintuzten. Ez zuen kristorik irakurtzen, baina jarri bai», dio batek. «Nik denak irakurri nituen, bada», zuzendu dio besteak. Soziedadea 1963an ireki zuten, Aresoko ukuilu birmoldatu batean. Duela sei urte arte, gaur egungo lokal berria erosi eta 2006an hara aldatu arte, alokairuan egon ziren «soziedade zaharrean», bost beteranoenek deitzen dioten bezala. «Kontratua hiru [...]

Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak Ramon Lizeaga aiarraren artisau gazten dastaketa antolatu du. Igandean 11:00etan da, Lizarrustiko parketxean. Helduek 7 euro ordaindu behar dute, 5-12 urte artekoek 3 euro. Izena emateko: 943 18 03 35, 943 67 37.

Lazkaoko Arerian Lo imposible film loriatua emangodute, gaur (22:15), bihar (19:30, 22:15), etzi (19:30) eta astelehenean (19:00, 21:30). Ataungo Herri Antzokian, berriz, Pura vida ikusi ahalko da, euskaraz, helduentzat. Gaur (22:00), bihar (19:30) eta...

Lazkaoko PSE-EEren zinegotzi Juan Manuel Sernak udal gobernuaren «arduragabekeria larria» berretsi du, 2013ko ordenantza fiskalaren gaian. Sernak dio Bilduk ez duela «inolako mugimendurik» egin PSErekin zergez hitz egiteko edo negoziatzeko. Bildure...

Gabon egunean, abenduaren 24an, Olentzeroren etorrera prestatzeko lehenengo bilera asteartean, azaroak 4, izango da. 19:00etan da, udaletxean. Lazkaoko Udalaren Kultura Batzordeak herritarrei eta taldeei joateko eskatu diete.