Albisteak

Kilometroak 2018ren esker ona laguntzaile eta parte hartzaileei

Bihar Kilometroak 2018 festa ospatuko da Urretxu eta Zumarragan. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete beraiekin bat egin duten herritar guztiei (1.500 kolaboratzaile) eta festaz gozatuko duten bisitari guztiei. “1.500 lagun

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aitor Gabirondo: «Komunitate oso bat elkartu gara helburu berarekin lanean»

Igandean egingo dute Kilometroak festa, Urretxu-Zumarragan. Aitor Gabirondo gogotsu dago azken hilabeteotako lana gauzatzeko. «Taldean gainditu dugu parean genuen erronka»

GoiBerri 299. zenbakia [pdf]

Ale berezia: Urretxu Zumarraga ikastolak antolatu duen Kilometroak 2018 jaia

3. orria: Rikardo Lizarralde Kilometroak 2018ko boluntarioa.

6-8 orriak: Urtean zehar egin ...

Goierriko Hitza

Kilometroetako ibilbideak ez du hesirik izango

URRETXU // Aurtengo Kilometroak festako ibilbidea irekia izango da. Zirkuitua ez da hesituta egongo ezta zintaz markatua ere. Oinezkoen segurtasuna bermatzeko beharrezkoa den lekuetan bakarrik jarriko dira hesiak. Norabidea adierazteko seinaleak erabil...

Goierriko Hitza

Lazkaoko frontenis txapelketa bihar hasiko da

Lazkaoko I. Frontenis Txapelketa bihar hasiko da, 10:30ean, plazako frontoian. Ligaxkako partidak izango dira. Igandean 11:30ean jokatuko dute bigarren jardunaldia. Gazte asanbladak antolatu du. Bestetik, udalak kudeatzen duen Gaztelekua bihar 16:00eta...

Aimar Maiz

Autokonpostajeak “oso erantzun ona” jaso du Ormaiztegin

“Oso harrera ona” ari da izaten autokonpostajea Ormaiztegin Sasieta Mankomunitateko Enrike Enparantzaren esanetan. Duela ia bi hilabete jarri ziren esperientzia pilotu gisa Ormaiztegin autokonpostarako bi etxetxo, eta “egiten dutenak oso gustura” daudela azaldu dute eta “egiten ez duen jende asko, eurek ere parte hartu nahi dutela eskatzen ari da” horretarako etxetxo bakoitzean dauden postontzietan.  Gainera, izan dituzten baja bakanak “ez dira izan sistemarekin gaizki konpondu direlako edo ez zaielako gustatu, baizik eta arrazoi pertsoalengatik”, azaldu du Enparantzak. Ormaiztegiko Zero Zabor taldeak bultzatutako ekimen hau aurrera eramateko, Diputazioaren eta Sasieta Mankomunitatearen laguntza jaso dute, eta Irizargo Gizarte Ekintza sailak autokonpostajeko bi edukiontziak sartzeko bi etxetxo oparitu ditu. Etxetxo hauek arduradun bat izaten dute konposta bi egunez behin edo mugitzeko eta etxetxoa txukun mantentzeko ardurarekin. Ormaiztegiko Zero Zabor taldeko Iñaki Zuloaga autokonpostaje gune hauetako bateko arduraduna da eta “lan gehiegirik ez” duela ematen azaldu du.  “Jendea oso ondo erantzuten” ari dela azaldu du eta orain “zati txikiak botatzeko eskatzen” hasi direla azaldu du, “errazago desegin daitezen, eta horrela konposta azkarrago egin dadin”. Egiten den konposta, konposta egiten ari direnek erabakiko dute nola banatu edo zertarako erabili. Zuloagaren esanetan “Zero Zabor taldearen helburuetako bat da ahalik eta konposta gehien egitea eta oso pozgarria [...]

Goierri Mendebaldeko Hitza

Cisnerosen kontra jokatuko du Ampo Ordiziak igandean

Ampo Ordiziak Altamiran jokatuko du igandean, 12:00etan, Madrilgo Cisneros taldearen kontra. Errege Kopako lehen partidan elkarren aurka aritu ziren bi taldeak. Orduko hartan ordiziarrek irabazi zuten, 33-40. Axio Arañaren hitzetan, “talde ser...

Goierriko Hitza

Gabon irudien marrazki lehiaketako sari banaketa

Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Gabon irudien marrazki lehiaketako sari banaketa, 19.00etan kultur etxean.

Goierriko Hitza

Erregeen kabalgata

Erregeen kabalgata herriko kaleetan zehar, 18:00etan hasita.

Goierriko Hitza

Gabonetako haurren jolas parkea

Gabonetako haurren jolas parkea urtarrilaren 3an eta 4an Urbeltz pilotalekuan. 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.

Goierriko Hitza

Santo Tomas azoka

Santo Tomas azoka Domingo Agirre ikastetxearen eta Olazabal institutuaren eskutik. Azokako arkupeetan, 11.00etatik aurrera.

Goierriko Hitza

San Nikolas erronda

San Nikolas erronda, 17:30ean abiatuta Laubidetik.

Goierriko Hitza

Alaitasuna errondailaren kontzertua

Alaitasuna errondailaren kontzertua 17:00etan Santikutz egoitzan. Bertako aiton-amonei eta euren senitartekoei eskainitako kontzertua.

Goierriko Hitza

Olaberriko udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur

Olaberriko Udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du gaur, osteguna, 18:30ean hasita. Honako gai zerrenda izango dute batzarrean: Aurreko bilkuretako aktak onartu. Balkoiak ixteko ordenantza. 3.000 eurotik gorako fakturen onarpena. Diruzaintzaren egoer...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa