Albisteak

Kilometroetako ibilbideak ez du hesirik izango

URRETXU // Aurtengo Kilometroak festako ibilbidea irekia izango da. Zirkuitua ez da hesituta egongo ezta zintaz markatua ere. Oinezkoen segurtasuna bermatzeko beharrezkoa den lekuetan bakarrik jarriko dira hesiak. Norabidea adierazteko seinaleak erabil...

Goierriko Hitza

Maialen Akizuk Hernandorena Bertso Sariketaren finalean kantatuko du

Maialen Akizu Bidegain bertsolariak Hernandorena Bertso Sariketaren finalean kantatuko du: bihar (ostirala) 21:00etan Hazparneko Ttattola gaztetxean. Baigorrin irailaren 28an jokatutako 3. kanporaketa irabazi, eta finalera sailkatzea lortu zuen Akizuk. Finaleko

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Izan zirelako gara

Urretxu-Zumarraga Ikastola 1967an sortu zen eta hiru aldiz antolatu du Kilometroak festa: 1985ean, 2002an eta 2018an. Hasieran txotxak erabiltzen zituzten, 1985erako ikastoletako testuliburuak ...

Goierriko Hitza

«Ikasleekin aurrelanketa egitea da jai osasuntsuak lortzeko bidea»

Kilometroak egun bakarreko festa izan arren, hilabeteetako lana da. Dena behar bezala irten dadin, aspaldi hasi ziren arduradunak lanean. Eli Aramendi (Itsasondo, ...

Goierriko Hitza

«Ikuskizun batzordea oso parte hartzailea eta dinamikoa izan da, horregatik funtzionatu du»

Kilometroak 2018 prestatzen hasteko alaba nagusienaren mailako bilerara deitu, eta hara joan zen Aritz Elgarresta (Zumarraga, 1980) gurasoa. Ikuskizunak batzordea eratzea egokitu ...

Goierriko Hitza

«Ikastola barrutik ezagutzeko aukera eman dit Kilometroak 18rako lan egiteak»

Nahia alaba Urretxu-Zumarraga ikastolan dabilenez, Rikardo Lizarraldek (Legazpi, 1964) ez zuen zalantzarik izan Kilometroak 2018an boluntario lanak egiteko gonbitea jaso zuenean. ...

Goierriko Hitza

Olaberrian urte osora zabalduko dute Eskola Txikien ospakizuna

Olaberriko herri eskolak, Kuttun-Zeba guraso elkarteak eta udalak ekin diete datorren urtean Olaberrian ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien Eguna girotzeari. Ekainaren 9an izango da festa, baina ekitaldiak urte osora zabaltzeko asmoa dute. Aurrenekoa igandean izango da, txirrinduaren eguna. Euskaltel taldeko Gorka eta Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrak gonbidatuko dituzte, baita txirrindularitza egokituan ibiltzen den Guillermo Prieto olaberritarra ere. Igandean 10:30ean hasiko da egitaraua, San Joan plazan elkartuta. 10:45ean txirrindulariei elkarrizketa egingo diete, eta txirrindu baten erakusketa egingo dute. 11:30ean txangoa egingo dute. Sei urtetik beherakoek eta handik gorakoek zirkuitu bana edukiko dituzte. Haur txikiek molto motako motoekin egin ahalko dute ibilbidea; handiek 2 kilometroko bidea eta txikiagoek 800 metrokoa dute. 13:00etan hamaiketakoa zerbitzatuko dute: txorizo egosi ogitartekoak, sagardoa eta ardoa salduko dituzte. Opariak zotz egingo dituzte. Aurkezpena astelehenean Gipuzkoako Eskola Txikien festaren aurretiko egitaraua, urtean zehar garatuko dena, astelehenean jakinaraziko dute. Herri aurkezpena egingo dute, udaletxeko batzar aretoan. Herriko elkarte, enpresa eta interesa izan dezakeen herritar orori festaren berri eman eta laguntza eskatuko diete: «Bai laguntza ekonomikoa, zerbitzu mailakoa, azpiegituretakoa, festa egunean bertan laguntzeko… Edozein motakoa dela ere ongi etorria izango da», azaldu dute antolatzaileek.

Aimar Maiz

Arabar Errioxako ordezkaritza Ordizian izan da bisitan

Euskadi Gastronomika planaren baitan, Arabar Errioxako 40 ordezkari Ordizian izan ziren atzo bisitan. Igor Eguren alkateak D´elikatuzen egin zien harrera. Niko Osinaldek, Goiturreko ordezkariak, Goierriko Lehiakortasun Turistikorako Planaren berri ema...

Goierriko Hitza

Emakumeenganako indarkeria salatzeko giza-katea egingo dute bihar goizean

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunaren harira, giza-kate egingo dute bihar Ordizian. Goizean izango da hori, 11:15ean hasita. 11:30ean Plaza Nagusian elkartuko dira guztiak. 11:15ean • Hasiera Altamiran. Jakintza eta Oianguren institutoko ik...

Goierriko Hitza

Zapatuan Rocacero Goarnizoren kontra jokatuko du Estanda Ordiziak

Estanda Ordiziak zapatuan jokatuko du Majorin, 18:15ean. Rocacero Goarnizoren kontra jokatuko dute. Bi taldeek 12na puntu dituzte sailkapenean, baina ordiziarrek partida bat gehiago jokatu dute. Zaletuei partidara joateko deia egin diete.

Goierriko Hitza

CAF lan erregulazio espedientea aurkeztea aztertzen ari dela baieztatu dute sindikatuek

Berria.info • Beasaingo CAF enpresa 300 langile baina gehiagori eragingo dion lan erregulazio espedientea aztertzen ari da. Hala baieztatu dute gaur sindikatuek, hainbat hedabideri egindako adierazpenetan. Hurrengo sei hilabeetan lan prozesuaren akab...

Goierriko Hitza

Sortu eratzeko ‘Sortzaile’ jarriko dute martxan Urretxun eta Zumarragan

Larunbatean egingo dituzte ‘Sortzaile’ prozesuko lehenengo bilerak, kultur etxean eta Amalurren

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Lazkaon KPIren kopurua igoko ditu udalak zerga gehienak 2013. urterako

Lazkaoko Udalak KPIk gora egiten duen adina igoko ditu 2013rako udal zergak eta tasak. Hala erabaki zuen udalbatzak azaroaren 13ko osoko bilkuran, udal gobernuko Bilduren gehiengoz onartuta. EAJk eta PSEk aurka bozkatu zuten. Orokorrean, beraz, KPIri dagokion %3ren bueltan haziko da fiskalitatea, datu zehatza adierazi ez badute ere. Berria izango da, Gipuzkoa osoan bezala, udalak etxebizitza hutsei aplikatuko dien zerga, aldundiak onartu eta lehen aldiz ezarria. Lazkaon %100eko errekargua izango du inor erroldatuta ez duen etxeak. Salbuetsita daude errentan emateko erakundeen esku jarritako etxeak, egoitzetan erroldatutako adinekoenak, edo antolamenduz kanpokoak —erortzeko zorian, hirigintza kudeaketara lotuak…—. Herentziaz jasotzen den etxea lehen bi urteetan ez dute errekargatuko. Zaborra eta kiroldegia, gehien Ibilgailuen kasuan, zilindrada baxueneko auto, ziklomotore eta motozikletek ez dute igoerarik izango. Zilindrada handienekoei —«luxuzko ibilgailuak»— %5 eta %7,5 igoko zaie zerga. Tartekoei, baita kamioi, traktore eta atoiei ere, KPIren kopurua igoko diete. Datorren urtean hondakin bilketa eta tratamendu zerbitzuaren zerga %5 haziko da Lazkaon. Hala ere, 22.000 euro inguruko defizita eragingo du esparru horrek. Ur eta estolderiaren tasak KPIren igoera izango du. Bestetik, udal kiroldegiko bazkidetzak %6,5 garestituko dira; ikastaroak, KPIrena. «Kiroldegiko gastuen gainean eragin zuzena izan du BEZaren igoerak», dio udalak. Orokorrean %18tik 21era hazi da, baina zenbait arlotan [...]

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa