Albisteak

Euskaraldiaren mahai ibiltaria Legazpiko kaleetan da

Legazpiarrei izena emateko aukera errazte aldera atera dute mahai kalera

Goierriko Hitza

Legazpiko Txoriak behatzeko irteera antolatu dute larunbaterako

Domingo Agirreko Guraso Elkarteak antolatu du, baina beste eskoletako haurrek ere parte hartu dezakete

Goierriko Hitza

Urretxu eta Zumarragako hiru musika talde, Mukuru kolektibo berrian

Euskal Herriko hainbat musika taldek Mukuru kolektiboa sortu dute, indarrak batuz beraien sorkuntzak zabaltzeko asmoz. Musika industria hegemonikoari alternatiba bat eskaini nahi diote, sortzailearen eta publikoaren arteko harremana gertukoa eta

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Pello Añorgak ipuin kontaketa saioa egingo du Legazpin

Ostiralean 3 eta 5 urteko haurrei eta haien gurasoei ipuinak kontatuko dizkie udal liburutegian

Goierriko Hitza

Txipiroi marmitakoa

Osagaiak

(4 lagunentzat)

Txipiroi 1 (kilo batekoa) 1,5kg patata 10 muskuilu 4 tipula 2 piper berde Piper txorizeroaren haragia Prestaketa

Lehenik ...

Goierriko Hitza

Xabi Zurutuza motor gidari gaztetxoa Espainiako txapeldun

Valentzian jokatu du asteburuan Minimotard 85 kategorian eta irabazi egin du

Goierriko Hitza

Herrirak batzar irekia egingo du gaur Idiazabalen

Idiazabalgo Herrirak batzar irekia deitu du gaurko. Presoen eskubideen aldeko plataformak deituta batzarra egingo dute arratsaldeko 19:00etan Pilarreneako ganbaran. Idiazabalgo Herrirak gaurko batzarrean landuko dituen gaien artean, gabonetan aurrera e...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Kiroldegiko sormen lokalen erabilera adosteko, udala gazteekin biltzen hasi da

Antzizar kiroldegiko entsegu lokalen erabilera zehazteko parte hartze prozesua egiten ari da udala. Azken bi asteetan, herriko musika taldeetako kideekin bildu dira, eta datorren astelehenean, lokaletan egin dituzten berrikuntzak ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere, lokalak egoera txarrean zeuden, eta hainbat berrikuntza lan egiten ari dira. Udal ordezkariak herriko musika taldeetako kideak udako oporren aurretik elkartu ziren, aurreneko aldiz. Udalaren asmoa lokal horiek berritzea eta lanak bukatzerako erabilera zehaztuta izatea da. Zezilia Herrador zinegotziaren arabera, «lokalak ez zeuden egoera onean eta horiek berritzeko diru laguntza bat eskatu zen». Laguntza hori jaso bezain pronto hasi ziren martxan.  Instalazio elektrikoa berritu eta lokalen antolaketa aldatuko dute, «lekuari ahalik eta etekinik handiena» ateratzeko. Herradorrek, herriko taldeek agertu duten borondate eta jarrera ona azpimarratu nahi izan du. «Ahalegin handia egin dute, hiruzpalau hilabetez lokalik gabe gelditu direlako». Hala, talde horietako askok beste lokal edo alternatiba batzuk bilatu behar izan dituzte epe horretan. Baina lokalak berritzeaz gain, gune horren erabilera zehazteko parte-hartze prozesua jarri dute martxan. Bi bilera egin dituzte, azaroaren 12an eta 19an, Emun aholkularitza etxeak gidatuta. Mikel Apaolaza gazteria teknikariak azaldu duenez, «gutxieneko baldintza batzuk zehaztu ditugu, funtzionamenduari eta erabilerari dagokionean». Udalarekin harremana izango duen batzordearen osaketa, garbiketa eta segurtasuna bezalako gaiak ere landu dituzte. Azkenekoa bebilera [...]

Beasaingo Hitza

Usurbilen Murua eta Urdangarin bertsolariak saritu dituzte

Iñaki Murua gabiriarrak eta Iban Urdangarin ataundarrak eskuratu zituzten, larunbatean, Usurbilgo (Gipuzkoa) II. Udarregi bertsolari sariketako sariak. Muruak epaimahaiaren puntuazio altuena jaso zuen, eta ondorioz harentzat izan zen txapela. Urdangarinek, berriz, entzuleek izendatutako saria hartu zuen ordaintzat. Bertso-afari eran jokatu zen finala, hiruna bertsolari beterano eta gazte mahaian zirela. Beteranoen artean, Muruarekin batera, Xabier Zeberio itsasondoarra eta Millan Telleria ziren; gazteen sailean, Urdangarin, Unai Gaztelumendi eta Ander Lizarralde. Irailean eta urrian kanporaketa bana jokatu zuten adin sail bakoitzean. Usurbilgo Noaua.com aldizkari digitalaren kronikan dioenez, “umore puntu nabarmena” jarri zuten finalistek, “Zeberioren bertsoak tartean”.

Aimar Maiz

Aldameneko etorkinari aurpegia jartzeko ahalegina, Ainara Gorostizuren liburuan

Gaur eguerdian aurkeztu du Ainara Gorostizu kazetari ataundarrak Aldamenekoa liburua, Donostian. Hamar erreportajez osatua, azken urteetako Euskal Herriko immigrazio fenomenoa aztertu du, bi urteko lanean. Atal bakoitzean etorkin banaren bizi-istorioa xehetu du, kanpotik etorritako gertutik ezagutzeko. Gorostizuren lanak Debako (Gipuzkoa) Tene beka jaso zuen. Elkar argitaletxeak atera du orain, Lekuko 15 bilduman. 196 orrialdeko azterketa soziologikoa, 18,50 euroan da salgai.

Aimar Maiz

Legorretarrek bi sari jaso dituzte indaba prestatzen, Tolosan

Legorretako babarruna-sukaldariek bi sari eskuratu zituzten, igandean, Tolosan. Indaba beltza prestatu behar zuten. Legorretako Jo Ta Kea elkarteko Miguel Latienda eta Joxe Mujika hirugarren sailkatu ziren. Hernaniko Tolare kofradiakoek irabazi zuten. ...

Aimar Maiz

Mendi Astea ospatuko dute 27tik aurrera Ordizian

Ordiziako Mendizaleak elkarteak antolatuta Mendi Astea ospatuko dute Ordizian azaroaren 27tik 29ra. Barrena kultur etxean egingo dituzte ekintzak, asteartetik ostegunera 19:30ean hasita. Ikus-entzunezko proiekzioak egingo dituzte. Asteartean, azaroak 27, Nafarroako mugetan zehar proiekzioa eskainiko dute Goierriko Mendi Taldeak eta Juanjo Mujikak. 2012 urteko irteeren errekopilazioa izango da eskainiko dutena. Asteazkenean, azaroak 28, Muturreko eskia Pirinioetan emanaldia eskainiko du Fermin Mendiak. Orhiko gailurretik Otalerako ibilbidea egin du eskiekin eta ezohiko jaitsierak egin ditu. Ostegunean azkenik, Mikel Saez de Urabainen Hiru patera, hiru bide, hiru bizipen lana proiektatuko dute. Eskaladaren inguruko proiekzioa izango da. Montblanc-eko No siesta bidean, Pakistango Brankzak Karakorum mendiko Insurgente bidean eta Vignemale mendiko Ilusiones bidean grabatutako irudiekin. Hirugarrena eurek ireki zuten, gainera.

Goierriko Hitza

Umeen eguna jolasean ospatzeko

Umearen Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur mundu osoan, eta aurreneko aldiz, Beasainen ere egun horren inguruko ekitaldiak antolatu dituzte. Berritsu eta Txelotxe ludoketak kudeatzen dituen Aisihezi elkarteak prestatu du ekimena. Hala, gaur arratsaldean umeentzako jolasak, tailerrak eta bestelako denborapasak izango dira Loinazko San Martin plaza azpian. Umeen oinarrizko espubideetako bat, jolas egitea delako. Mikel Apaolaza udaleko gazteria teknikariak, Haurren Nazioarteko Egunaren jatorria azaldu zuen. 50eko hamarkadaren hasieran, «haurren babeserako nazioarteko elkarte bat sortu zen, eta horrelako egun baten beharra ikusi zuten». Pixkanaka, gero eta herrialde gehiago batu zitzaizkion ekimenari, eta 1959. urtean, «Nazio Batuen Erakundeak azaroaren 20a finkatu zuen, Haurren Nazioarteko Eguna ospatzeko data gisa». Apaolazaren esatnetan, «hori da biharko egunaren muina eta arrazoia, eta Aisihezi elkarteak ere egun berezi bezala programatu nahi izan du, haurren eskubideak aldarrikatzeko eta babesteko». Koldo Agirre alkateak ere, «haurrak babesik gutxien duten pertsonak» izan daitezkela azaldu zuen, eta udalaren ustez, «garrantzia berezia merezi dute, gure etorkizuna beraiek direlako». Agirreren arabera, «nolako haurrak hezi, halako etorkizuna eraikiko dugulakoan gaude, eta gure lana hori bultzatzea eta ahalik eta baliabide gehien jartzea da». Gaur arratsaldean, festa Txelotxe eta Berritsu elkarteak kudeatzen dituen Aisihezi elkarteak eta udalak, Haurren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, festa giroko ekitaldia antolatu du gaur arratsalderako. Hala, bostetatik aurrera, umeentzako jolasak eta tailerrak izango dira, [...]

Beasaingo Hitza

Eraldatzen elkartekoak genero indarkeria saihesteko gazteriari begira jarriko dira

Teresa Lanza boliviarrarakin solasaldia antolatu dute, datorren ostiralean izango da Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Sasietaren proposamena hondakinak gaika eta egunka biltzeko

Sasieta Mankomunitateak aste honetan Itsasondon, Legorretan eta Zaldibian kaleka, eremuka edo etxebizitza blokeka bilerak egiten hasiko direla gogoratu du, atez ateko hondakin bilketaren eredua fintzeko eta hitzartzeko. Sistema jartzeko proposamena aur...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa