Albisteak

Koban musika taldea: gaueko izaki bihurriak

Koban musika taldeko koristetako bat da Maddi Gerriko (Segura, 1990). 2016an hasi zuen bidea Kobanek; segurarra beranduxeago sartu zen taldean, udalekuetako lagun bati ...

Goierriko Hitza

Patxi Otaegik irabazi du Artzain Gazta Txapelketa

Gipuzkoako 34. Artzain Gazta Txapelketa egin dute Legazpin, eta Artzain Egunari loturik, beste hainbat ekintza antolatu dituzte: 50. Euskal Artzain Txakurren Lehiaketa, esaterako.

Goierriko Hitza

Haur eta gaztetxoena izan da goiza Ataun San Gregorion

Festa nagusiak ospatzen ari dira herrian

Goierriko Hitza

Euskarari egurra emateko eguna da gaur Ordizian

Kozen kuadrillak irabazi du herri kirol norgehiagoka

Goierriko Hitza

Euskararen alde musikaren erritmoan

Euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatuko dute ehunka goierritarrek igandean ‘flashmob’ herrikoian

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aranealde elkarteak ikastaro sorta antolatu du adinekoentzat

Beasaingo Aranealde adinekoen elkarteak ekintza sorta antolatu du datozen aste eta hilabeteetarako. Batetik, urteroko ikastaroak egingo dituzte. Adinekoek, eskulanak, pintura, yoga, egur taila, informatika eta euskara ikastaroak izango dituzte. Gurea...

Eskeine Legorburu

Euskal presoen alde Herrira Asteburua ospatuko dute Lazkaon

Euskal presoen eta iheslarien alde Lazkaon urtero antolatu ohi duten ekimenak hiru egun hartuko ditu, aurten. Herrira asteburua ospatuko dute ostiraletik igandera, orain arteko Elkartasun eguna barruan dela. Lazkaoko presoak eta iheslariak gogoratuko d...

Aimar Maiz

Oilagorra hil gabeko ehiza txapelketa egingo dute Aralarren, zakurrekin

Euskal Herriko Basoetako Dama hil gabeko ehiza zakurren sariketaren lehenbiziko saioa Aralarren jokatuko da, larunbatean eta igandean. Euskal Herrian Field Trial elkarteak —goierritar ehiztariak daude tartean— antolatu du Enirio-Aralarko CACT Field Trial lehiaketa, bigarren aldiz. Basoetako Dama Iratikoak (Nafarroa eta Zuberoa) osatuko du. Britainiar arrazetako ehiza-zakurrentzat lehiaketa da. Basoan oilagorrei jare egin, eta zakurrak hegaztia aurkitu, gerarazi eta erakutsi behar du. Perkutorearekin tiro hotsa atera, eta zakurraren jokabidea ere aintzat hartzen dute. Hori dena, hegaztia hil gabe. Aralarko parke naturalean jardungo dira ehiztariak, bi multzotan banatuta, eta 15na minutuko ehizaldietan. Lizarrustitik gora, Lareoko urtegiaren inguruetan, Alleko lepoan, Mallagana, Akaitz eta Zerkaundiko eremuan ibiliko dira. Bi egunetan 08:00etan hasiko da lehiaketa, Lazkaoko Amebi sagardotegian elkartu ondoren. Hitzaldia Zaldibian Euskal Herri osoko ehiza zakur hazleek eta ehiztariek parte hartuko dute. Iparraldeko kide ugari etorriko dira, han sustrai sakonak dituelako field trialak. Ehizari berari bezainbeste zakurren iaiotasunari ematen diote lehentasuna field trialean. Hala, ehiza zakurren hazkuntza gaitzat hartuta, ostiralean 19:00etan hitzaldia izango da Zaldibiako Goizane eraikinean. Luis Maiz, Ismael Carro, Iñaki Elorriaga eta Garcet Lacoste adituek hitz egingo dute. Aralarko lehiaketaren sariak eta kalifikazioak igandean 14:30ean banatuko dituzte. EGITARAU OSOA Urriak 26, ostirala 19:00. Epaileei harrera. ‘Ehiza txakurren hazkuntza’ hitzaldia, Luis Maiz, Ismael [...]

Aimar Maiz

Arerian ‘Bypass’ filma emango dute

Lazkaoko Areria antzokian Bypass filma emango dute zubi asteburu honetan. Euskaraz da, azpitituluak gaztelaniaz dituela. Emanaldiak ostegunean 19:30ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta astelehenean —ikuslearen eguna— 21:30ean dira. Igandean,...

Aimar Maiz

Atzo Aratzen galdutako 28 urteko mutila onik aurkitu dute gauerdian

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, atzo arratsaldean Aratzen galdu zen 28 urteko gaztea onik aurkitu dute. Atzo gaueko 21:45ean mutilaren familiakoek SOS Deiakera deitu zuten, semeak orientazioa galdu eta bidea aurkitu ezinik zebilela azalduz. Mu...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Liburutegi eguna ospatuko dute gaur Idiazabalen

Gaur, urriak 24, Liburutegiaren Eguna dela aitzaki hartuta, Idiazabalgo kultura sailak eta liburutegiak, Idiazabalgo liburutegia gaitzat hartuta, marrazki eta idazlanak egitea proposatu zien herriko haurrei. Arratsaldeko 17:00etan, egindako lanak ikusi...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Teilatua berritzeko obrak direla eta parrokia itxiko dute

Beasaingo Andre Maria Zeruratuaren parrokian berrikuntzak egiteko obretan ari dira. Teilatua berritzeko lanak bukatzear daude dagoeneko, eta orain, zartadurak eta pitzadurak konpontzen hasiko dira. Hori dela eta, parrokiatik azaldu dutenez, eliza...

Beasaingo Hitza

Sasietan lehendakariaren aholkularia kontratatzea gaitzetsi dio EAJk Bilduri

Lazkaoko EAJk eskatuta ezohiko osoko bilkura egin zuen Udalbatzak, atzo gauean. Bilduko udal gobernuari, hiri hondakinen bilketaren gaian, gaur egungo sistema —organikoaren ontzia txartelarekin— ontzat hartzen duen galdetu zioten. Bestetik, Sasieta Mankomunitateko lehendakariaren —Lazkaoko alkatea da— laguntzaile edo aholkulari postua ateratzea gaitzetsi zuen. Alderdi bakoitzak bere posturari eutsi zion gai zerrendako puntuetako gehienetan. Eztabaida biziena azkenak ekarri zuen, EAJk Bilduri «harrituta» leporatu zionean mankomunitateko lehendakariak zergatik behar zuen aholkulari bat. «Murrizketa egoera batean gaudenean planteatzen da gaia, lehentasunak jarri beharko liratekeenean. Ez dakit lehentasunak zaborraren gaian planteatu behar diren edo beste aktibitate ekonomikoak suspertzeko ere pertsona bat jartzea den asmoa baita ere», ihardetsi zuen Felix Urkolak. Lazkaoko alkate eta Sasieta Mankomunitateko lehendakari Azeari Andonegik erantzun zuen «lanketa handia» dagoelako hartu dutela erabaki hori. «Lan handia, gure artean dagoen desadostasunagatik, eta garapen desberdin asko izan behar dituelako hondakinen bilketak. Sasietak izan duen legealdirik gogorrena datorkio. Ezarpen pilo bat egiteko hautua egin dute herri askok, sistema aldatu eta beste bateranzko bidea hasteko. Beste batzuek gaur egungo sistemaren jarraipenean eta garapenean jarraituko dute. Hori guztia kudeatzeko Sasietan ditugun baliabideak oso eskasak dira, bai teknikoki, bai politikoki».

Aimar Maiz

Asiar liztorraren habia bat desegin dute suhiltzaileek Zaldibian

Asiar liztorraren edo liztor beltzaren (Vespa velutina) habia handi bat erretiratu eta deuseztu dute Ordiziako parkeko suhiltzaileek Zaldibian. Aurreko asteko asteartean herritar batek eman zuen abisua, zuhaitz batetik zintzilik liztor habia zegoela ik...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa