Ander Deunaren jaietako bigarren larunbatean, mozorrotuen festa ari dira ospatzen.


Ataungo artista gaztea eta ezagutzera eman berria da Izaro Erauskin. Berak egindako margolan eta marrazkiak, Ataungo Troskaeta tabernako goiko aretoan daude ...

Uztailaren 8an Busti Zaitez eguna egingo dute, esklerosi anizkoitza dutenen alde. Asier de la Iglesia (Zumarraga, 1983) gaixotasun hori dutenen ordezkaria ...

Uxue Arrese eta Uxue Barreros espediziorako aukeratu dituzte. Astelehenean Maulen hasi eta uztailaren 31n Getxon amaituko da. Uztailaren 16an Zerainera iritsiko dira


Ormaiztegi Lorez egitasmoaren sari banaketa egingo dute eta arratsaldean trikipoteoa egongo da

Beasaingo koadrilla arteko areto futbol txapelketa antolatzeko bilera deitu dute asteazken iluntzerako. Iaz Nelson Pig taldekoek hartu zuten txapelketaren ardura, baina aurten nork hartuko duen erabakitzeko dago. Hala, La Salle ikastetxean bilduko di...


Hemendik aurrera zamalanak goizetan bakarrik beharrean, arratsaldez egiteko aukera ere izango da.

Ordizian bizi den Imanol Urrestarazu lazkaotarrak Txindokitik abiatutako parapente hegaldi bat grabatu du kamerarekin. Irudi ikusgarriak lortu ditu goierritarrak.

Fermasa taldeko Miguel Angel Aguilera espainiarrak irabazi du XXI. Beasain Proba. Hego Euskal Herriko eta Espainiako talderik onenetako 200 txirrindulari inguru aritu dira lehian, eta azken kilometroetan hasitako ihesaldi bati esker, Aguilerak jaso zituen besoak Beasaingo helmugan. Lierniatik Olaberrira bitarteko zatian ihes egin zuen, Jon Madariagarekin batera; Olaberrian gora ordea, Aguilerak atzean utzi zuen iheskidea. Beasaingo helmugan, 39 segundo atera zizkion bigarren sartu zen Juan Antonio Lopezi; Jon Madariagak osatu zuen podiuma, irabazlearengandik 45 segundora. Beasaingoa, junio mailako mundialaren aurreko proba izan da, eta bertan erabaki dira parte hartuko duten txirrindularien izenak. Espainiakoarekin, goierritar bat joango da Herbeheretara, Iker Azkarate lazkaotarra.

Hitzaro kultur elkarteak antolatuta, urriaren 5ean Kantu Afaria egingo dute Ordizian. Ordizia Kantuz egitasmoari bukaera emango diote kantaldi honekin. Afarirako txartelak urriaren 2ra arte egongo dira salgai kultur elkartearen bulegoan, 15 euran. Info...

Lazkaotarrek atzo ospatu zuten Esparruko eguna, ohiturak adierazi bezala iraileko hirugarren igandean. Herritar mordoa igo zen mendira, goizean zehar. Eguerdian ikurrinari omenaldia egin zioten. Eguraldi eguzkitsua lagun, bazkaltzen Esparruren lepoan geratu ziren asko —170 bat lagun—, mahai luzeetan. Herri kirolak, jolasak eta musika-alaigarriak izan zituzten.

Zaldibiako Kultur Etxeak hiru ikastaro eskaini ditu, Kutxarekin batera, udazkenerako. Horietatik bi, aerobika eta hirugarren adinekoen soinketa, gaur hasiko dira. Bestetik, miniaturazko sukaldaritza kurtsoan pintxoak egiten ikasi ahalko da, 10 orduan (...

Stock Azoka: • 13 denda • Plaza Nagusian • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era Kale Azoka • 11 denda • Norbere dendaren parean • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara Azoka osatzeko bestelako ekintz...

Futbol festaren aurretik egindako elkarrizketan, taldeak norabidea zuzentzen hasi behar zuela eta etxean lehen garaipena lortzeko gogoz zeudela azaldu zuen Gurrutxagak berak. Eta egunik onena aukeratu zuten horretarako; futbol festaren aitzakian, ohiko partidetan baino zale gehiago bildu baitziren Loinatz zelaian. Hiru partidetatik bi irabazita, indarrean zetorren Balmasedako taldea Beasaina. Lehen minutuetan bi taldeen arteko oreka ikusi ahal izan zen zelaian. Beasainek joko ona erakutsi zuen, eta 20. minutuan, aurreneko aukera garbia aprobetxatuta, Imanol Leonek etxekoen gola egin zuen. Bizkaitarrek izan zuten partida berdintzeko aukeraren bat edo beste; tartean, langan jotako baloi bat. Bigarren zatin sufritzea ere tokatu zitzaion etxeko taldeari. Bizkaitarrak erasoan eta berdinketaren bila atera ziren, baina etxekoen defentsak, eta batez ere Txusta atezainak egindako lanari esker, markagailua hutsean mantentzea lortu zuten. Denboraldiko aurreneko garaipena lortu du Beasainek, eta sailkapeneko 9. postuan dago orain, 5 punturekin. Festaren ajeak pasa bitartean, astea lasaiago hartuko dute. Larunbatean ordea, beste hitzordu garrantzitsu bat dute. Bigarren astez jarraian, etxean jokatuko dute, oraindik garaipenik lortu ez duen Getxo taldearen kontra.