Albisteak

40 urteren ondoren, prozesioa itzuli da Legazpira

Zortzi paso atera dituzte prozesioan, 48 lagunen artean. Duela urtebete hasi ziren lanean, eta 70 legazpiar inguru ibili dira antolaketa lanetan

Goierriko Hitza

Pentsiodunek kontzentrazioa egingo dute astelehenean Areizaga-Kalebarrenen

Urretxu eta Zumarragako pentsiodunek kontzentrazioa egingo dute astelehenean, 11:30ean, Areizaga-Kalebarren plazan. Pentsioak KPIaren arabera igotzea eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatuko dute.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Pho-Bo talde goierritarra, Euskadi Gazteko Maketa Lehiaketako finalean

Entzuleen bozketan, bigarren postuan geratu dira Alain Ezeiza, Alain Lopez, Aitor Arostegi eta Dani Lerma. Apirilaren 27an jokatuko da finala, Bilboko Kafe Antzokian.

Goierriko Hitza

Bonba-abisua Zumarragako kiroldegian

Duela ordu erdi inguru Zumarragako udaletxean bonba-abisu bat jaso dute. Abisuaren arabera, Ispilla kiroldegian bi lehergailu jarri dituzte. Ertzaintzak eta udaltzaingoak kiroldegia hustu dute, ingurua hesitu dute eta miaketa lana

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Beasainen NAN-a berritzeko bulegoa ezartzeko eskaera egin du EAJ-k Madrilen

Aste honetan bertan EAJ-k ofizialki eskaera egin du idatziz Diputatuen Kongresuan, Beasainen zerbitzua berreskuratzeko helburuarekin

Goierriko Hitza

Margoa eta bolumena

Xabier Anunzibai artista beasaindarrak ‘Bilduma’ erakusketa du jarrita Donostiako Tabakalerako laugarren solairuan, Kutxa Kultur espazioan. Azken bost-sei urtetako lanen bilduma da. ...

Goierriko Hitza

Inoiz baino futbol talde gehiagok jokatuko dute Mendiluzeren omenezkoa

Datorren ostegunean, hilak 29, Iñaki Mendiluze Txugiren oroimenezko 23. futbol txapelketa jokatuko dute Zumarragako Argixao zelaian. Inoiz baino talde gehiagok parte hartuko dute: orain arte zortzi aritzen ziren eta aurten

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Beasaini aldapa gora jarri zaio kanporaketa, etxean Levanteren kontra 3-3 berdindu eta gero

Bueltako partida irabaztea, beste aukerarik ez zaio gelditzen Beasaini. Aldapa gora jarri zaio igoera faseko lehen kanporaketa, Levanteren kontra hiruna berdindu eta gero. Partida bizia eta gogorra izan da, eta etxekoek emaitza hobea lortzeko meriturik egin badute ere, Levantek talde sendoa dela erakutsi du. Loinatz zelaia goraino beteta zela eta sekulako giroarekin hasi dute partida. Denboraldi borobila egin eta gero, igoeraren ametsak eta zaleen babesak indarra eman diote etxeko taldeari, eta 10. minuturako aurretik jarri dira Iker Lasaren mutilak. Pozak ez die askorik iraun, ordea, Levantek handik lau minutura berdindu baitu partida. Handik aurrera etxekoenak izan dira aukerarik gehienak, baina aurreneko zatia bukatzeko minutu baten faltan, valentziarrak 1-2 aurretik jarri dira. Atsedenalditik bueltan, berriz ere indarrean atera da etxeko taldea, eta 54. minutuan, Ander Illarramendik sarera errematatu du korner bat. Baina beste behin ere, Levantekoen erantzuna berehalakoa izan da; 58. minutuan 2-3koa egin dute, kontraeraso bat aprobetxatuta. Kolpe handia izan da beasaindarrentzat, baina berriz ere erasora jo dute. Aukera sorta bat izan dute bigarren zatian ere; tartean, epaileak ikusi ez duen ustezko penalti bat. Saiatzearen poderioz, ordea, Beasainek berdinketa lortu du, bi minuturen faltan, beste korner bati esker. Azkenean 3-3 berdinduta, eta egindako jokoak sari hobea merezi zuenaren sentsazioarekin bukatu [...]

Beasaingo Hitza

Adolfo Campillo eta Marta Cerler irabazle Junior Trialean

Zegamako helmugara Adolfo Campillo iritsi da lehenengo. Nesketan lehenengoa Marta Cerler izan da.

Goierriko Hitza

Gipuzkoako Eskolarteko kimuen eta infantilen txirrindu txapelketa izan da Urretxun

Gipuzkoako txirrindu eskola guztietako ordezkariek parte hartu dute, antolatzaileen arabera, 200 gaztetxo inguru izan dira

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Herri bazkaria egin dute El Salvador auzoko jaietan

Zumarragako El Salvador auzoko jaietako herri bazkarian bizilagun asko elkartu dira gaur eguerdian, Izazpiko estalitako jolas-tokian

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Mariren jaitsierarekin hasi dituzte beasaindarrek aurtengo Loinatz jaiak

Muruko Mari jaitsi da aurten ere herrira, beasaindarrei jai ederrak pasa ditzatela ospatzeko. Dantzarien eta herriko musikarien laguntzarekin, urteroko ikuskizuna eskaini zuten ostiral gauean herriko plazan, suaren inguruan. Mariren aurtengo pregoia k...

Beasaingo Hitza

Sukaldariak zuzenean janaria prestatzen Beasaingo jaietan

Beasain jaietan dago, eta kalean aurkitu daitekeen bitxikeria da argazki-denda bateko erakusleihoan sukaldariak janaria zuzenean prestatzen ari direla. Jatekoa prestatu eta gero, dastatzeko aukera ere eman dute, eta taldetxoak sortu dira dendaren aurrean. Goizean hasi dira eta eguerdira arte sukaldari bat baino gehiago aritu da erakusleihoaren beste aldean.

Goierriko Hitza

Museoen Egunaren atarian, Diputazioak 3.000.000euro banatu ditu Gipuzkoako museo ezberdinen artean

Diputazioak 3.000.000 euro banatu ditu Gipuzkoako museo ezberdinen artean. 872.712 euro Diputazioaren museoentzat bideratu dira: Zumalakarregi, igartubeiti, Untzi Museoa, Aguregi et Ondartzo museoen artean, alegia. 1.834.288 euro banatuko dira Ekainber...

Goierri Mendebaldeko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa