Albisteak

Pablo Pinedaren hitzaldia atzeratu egin dute

Pablo Pinedak bihar Zumarragako Zelai Arizti aretoan eman behar zuen hitzaldia atzeratu egin dute, hizlariaren arrazoi pertsonalak medio. Pineda unibertsitate ikasketak egin dituen Europako lehen Down sindromeduna da eta aktore

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Haurren aisialdiaz hitz egiteko bilera, Zelai Arizti kultur etxean

Urretxu eta Zumarragan haurrek eskolaz kanpoko jarduerak egiteko duten «leku falta» ikusirik, familia batzuk bilera deialdia luzatu dute. Bihar (osteguna) izango da, 18:00etan, Zumarragako kultur etxean. Aisialdirako gune euskaldun bat

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Manex Regillaga 12 urteko mutikoak irabazi du Eire-Bankoa txapelketa

Xakean adin guztietako lagunek elkarren aurka jokatzen dute eta sarritan gaztetxoek helduei irabazten diete. Hori da aurtengo Eire-Bankoa txapelketan gertatu dena: Manex Regillaga 12 urteko elorrioarrak irabazi du. Aurtengo finala

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Irungo Txiflando taldeak irabazi du Antzezmotz lehiaketa

Irungo Txiflando taldeak irabazi du antzezlan laburren Antzezmotz lehiaketa, Finisterre lanarekin. Bigarren saria Irun eta Hondarribiko Las Chirlasek irabazi du, Mision insumision lanarekin. Zuzendari onenari dagokion saria Banarte taldeko Rafa

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Emakume batek jasandako erasoa salatzeko bilkura deitu dute

Joan den astelehenean emakumezko batek bere bikotekide ohiaren eskutik jasandako erasoa salatzeko bilkura deitu dute datorren astelehenerako, hilak 14. Kimetz emakume elkarteak, udalak eta berdintasun batzordeak egin dute deialdia. Plaza Nagusian izang...

Ordiziako Hitza

Juan Mari Urdangarin hil da

Gasteizen zendu zen atzo, 79 urte zituela; Zumarragan jaio zen, eta ingeniaritza ikasketak egiteko atera zen sorlekutik

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Futbol txapelketaren lau partida jokatuko dira igandean

Ordiziako Kuadrilla arteko 33. txapelketaren beste lau partida jokatuko dira igandean, hilak 13, Altamira estadioaren ondo anexo zelaian. Hauexek dira partidak: Embiel-Tzulo (13:30); Meridiano 0 -KM 39 (15:00); Per la Forza-Downtown (16:30); eta Ferro-...

Ordiziako Hitza

Arama-Altzagarate bidean hobekuntzak egingo ditu Aldundiak, bost lekutan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako departamentuak Aramatik Altzagaratera doan Gi-3871 errepidean berrikuntzak egiteko proiektua onartu du, egitasmoari aurkeztu zitzaizkion bi helegiteak ezetsi ondoren. Bidea zabaldu egingo dute bost lekutan, eta segurtasun baldintzak hobetuko dituzte. Bestetik, errepide zati baten behealdean jausitako luiziaren gunea sendotuko dute. Proiektua iazko maiatzaren 10ean hasi zen tramitatzen aldundia. Informazio aldian bi helegite aurkeztu zizkioten partikularrek, eta horiek aintzat ez hartzea erabaki ondoren, Diputatuen Kontseiluak martxoaren 27ko bileran onartu zuen behin betiko obra, baita berori egiteko beharko diren ondasunen zerrenda ere. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak maiatzaren 2an argitaratu zituen egitasmoaren xehetasunak eta hartuko dituen lur desjabetzeen zenbatekoak nahiz eskubideak. Aramako herrigunearen irteeratik Altzagako auzo den Altzagarate gainera bitartean bost bide zatitan egingo dituzte obrak, Gi-3871 errepidearen 0,2 kilometro puntutik 4,4ra. Proiektuan bost zati hobetzea aurreikusten da, egungo errepidearen zabalera handituz. Lanak egingo dituzten zati guztietan gehienez sei metro zabaleko plataforma geratuko da. Ikuspen-distantzia hobetuko dute, bihurgune itxietan trazatua leunduta. Bestetik, Aramatik Altzagara bitartean luizia etorri zen gunean dagoeneko harrizko lubeta eraikitzen ari dira foru langileak, 1,45 eta 1,6 kilometro puntuen artean. Arama-Altzagarate errepidea hobetzeko proiektuak 1.156.523,82 euroko aurrekontua dauka. Lanak egiteko, berriz, «bost hilabete inguruko» epea mugatu du aldundiak. Itsasondo-Ordizia bidegorria Foru Aldundiak, bestetik, Itsasondo eta [...]

Aimar Maiz

Lazkaoko Udala herritarrekin auzoka bilerak egiten hasiko da

Lazkaoko Udalak hurrengo hiru asteetan bilera bana egingo ditu herritarrekin, auzuneka banatuta. Lazkaotarren «kezkak, kexak, iradokizunak eta iritziak» entzutea da ekimenaren norabide bat, eta horien «beharrei erantzutea» beste bat. Aurten herrita...

Aimar Maiz

Hamaika dantza taldek parte hartuko dute igandeko Dantzari Txiki Egunean

Aurtzaka dantza taldeak, Beasaingo Dantzari Txiki Eguna antolatu du iganderako. Aurtzakako dantzariez gain, beste hamar taldek parte hartuko dute; tartean Gabiria, Legorreta, Ordizia, Zaldibia, Urretxu, Lazkao eta Idiazabalgoak ere izango dira. Egun osoko egitaraua antolatu dute. 10:45ean, dantzari guztiak Dolarea parkean elkartuko dira. 11:30ean, kalejira eta dantzak egingo dituzte herrian barrena. 13:15ean, Loinazko San Martin plazan bilduko dira talde guztietako dantzariak, saioa egiteko. Bazkalondoan jarraituko du festak. 16:30etik aurrera, dantzaldia izango baita Gernika pasealekuko frontoian, Modestorekin. Dantzazale guztiei egin diete bertan parte hartzeko deia.

Beasaingo Hitza

Eitzagako jaietan herri kirol desafioa egingo dute

Aizkora desafioarekin amaituko dute herri kirol saioa; Xabier Zaldua eta Joxe Ugarteburu neurtuko dira etzi eguerdian

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Pasiotarren komentuak 100 urte betetzen dituela ospatuko dute Gabirian

100 lagunetik gora bilduko dira elkarrekin egunpasa eder bat eginez igandean Pasiotarren komentuak 100 urte betetzen dituela ospatzeko.Goizeko 10:30ean elkartuko dira ikastetxe ondoan dagoen Lourdesko Amaren GRUTAn. 12:00etan luntxa egingo dute Gabiria...

Goierri Mendebaldeko Hitza

2012n ia milioi bat euroko aurrekontua izango du Urola Garaiko Mankomunitateak

Urola Garaiko Mankomunitateak 977.948 euroko aurrekontua onartu du 2012 jardunaldirako. Hiru dira, aurtengo ikasturtean Mankomunitatetik bultzatuko dituzten eskualde mailako proiektu nagusienak, hezkuntza alorrekoa bat, berdintasuna sustatzekoa bestea, eta eskualdeko zerbitzu publikoen erabilera optimizatzekoa, azkena. Atzo arratsaldean bildu zen Urola Garaiko Mankomunitateko exekutiba, eta hau osatzen duten lau udalerrietako zinegotzi gehienak Legazpiko udaletxean. Bost puntuko gai zerrenda aurkeztu zuten bildutakoen artean. Punturik garrantzitsuena, 2012ko aurrekontuari onarpena ematekoa zen. Aurreikusitako sarrerak Oihane Zabaleta Urola Garaiko Mankomunitateko lehendakariak izan zuen aurrekontuen nondik norakoak azaltzeko ardura. Sarreren eta gastuen arteko «aurrekontu orekatu bat» osatu dutela azaldu zuen. Guztira, 977.948 euro suposatuko dituena. Diru sarrerei dagokienez, mankomunitatearen iturri nagusienak zeintzuk diren argitu zuen hasteko: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta udalak. Jaurlaritzak eta aldundiak mankomunitateari emango dizkioten diru laguntzen artean, garatuko den berdintasun planari zuzendutakoak nabarmendu zituen. «Emakundetik %43ko eta aldunditik %27ko igoera izango dugu aurten», argitu zuen. Udalek, mankomunitateari egiten dioten ekarpena, aldiz, %8 jaitsiko da. Guztira, 649.000 euro. Udaletxe bakoitzak eman beharrekoa biztanle kopuruaren araberakoa izango da. Gastuen atalari erreparatuta, berriz, aurten aurrera eramango diren hiru proiektu nabarmendu zituen, batez ere. Ikasturte honetan garatu nahi den berdintasun plana da aipatu zuen lehenengoa. «Mankomunitateak 38.000 euro bideratuko ditu honetara», esan zuen, «eta beste 49.000 [...]

Goierriko Hitza

Bateragune auzia salatzeko elkarretaratzea Beasainen

Espainiako Auzitegi Gorenak sei urte eta sei urte eta erdi arteko zigorrak ezarri dizkie aste honetan Bateragune auziko bost auzipetuei, tartean Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi. Gernikako Akordioa sinatu zuten alderdiek eta eragileek epai hori salatze...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa