Albisteak

Kulturen Azokan parte hartzeko deia egin du udalak

Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak proposatuta, Urretxuko Udalak Kulturen Azoka antolatzen du jatorri ezberdineko urretxuarrek beraien kulturen berri emateko aukera izan dezaten. Egitasmo honen helburua kulturen arteko hartu-emana sustatzea eta, hala,

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Fruta arbolen loraldia

Udaberria hasi bitarte horretan izaten da fruta-arbolak landatzeko garaia. Aurtengo neguan egindako eguraldiak ez du gehiegi lagundu salmentan. Lehenengo beroekin batera hasiko da ...

Goierriko Hitza

Zerainen okinaren bidea urratzen

Egun batetik bestera okinaren etxez etxeko banaketarik gabe geratu ziren Zerainen. Arazoa aukeratzat hartu eta Zerainlabek proiektu aitzindaria jarri du martxan. ...

Goierriko Hitza

'Kirola Elkarrekin' ekimenak 400 pertsona inguru bildu ditu

Adimen urritasuna duten pertsonak, urritasun fisikodunak eta urritasun gabekoak elkarrekin aritu dira zazpi kirol desberdinetan, Legazpin

Goierriko Hitza

Beasain animatzera Leioara joateko autobusa

Beasaingo futbol taldeak eskura du 2.B mailarako igoera fasea jokatzea. Horretarako, ordea, azken partida jokatu behar du bihar, Leioaren kontra. Hori dela eta, klubak autobusa antolatu du, taldea animatzera joan nahi duten zaleentzat. 16:15ean atera...

Beasaingo Hitza

Udalaren zorpetze maila etorkizuneko «arriskutzat» jo du Ordiziako EAJk

Ordiziako udalbatzak joan den martxoaren 28an onartu zuen udal aurrekontuaren aurka zergatik bozkatu zuen argudiatzeko, hiru arrazoi nagusi jarri ditu mahai gainean Ordiziako EAJk. Batetik, udal langileen balorazioa aplikatzeak udalaren aurrezpen gaitasuna murriztuko duela uste du. «%3ko zorrarekin hasi zuten agintaldia, eta zor hori %4ra igoko da aurten». Bigarrenik, aurrekontuetan jasotako 5.000 euroko «aurrezpen xumearekin» ere ez dago ados EAJ. Eta hirugarrenik, «zorra» egonda ez dute «zilegi» ikusten hainbat inbertsio egitea. «Honek etorkizunerako arriskuadakar, hori da guk mahai gainean jarri nahi duguna». EAJk Ordiziako Udalean dituen bost zinegotzietatik lau prentsarren aurrera atera ziren herenegun, eta Jose Migel Santamariak egin zituen bozeramaile lanak. Santamariak dio EAJk ikusten duela Foru Funtsa gutxitzeak aurrekontua osatzean suposatu duena, baina udal langileen balorazioaren aplikazioan sakondu nahi izan du. Gogoratu duenez, aurreko agintaldian –orduan Santamaria zen alkate– bideratu zen balorazio hori, udal hauteskundeak baino lau egun lehenago egin zen osoko bilkuran. «Presioz sartu zen azkenean balorazioa. Balorazio horren kontra EAJk eta PPk bozkatu genuen, besteek alde egin zuten». Santamariaren esanetan, balorazio horren aplikazioaren ondorioz, funtzionarioen soldatak %8,7 igo dira, eta horrez gain, atzeraegina ere baduela esan du. «2010etik aurrera sortzen den zor hori udaletxeko kontuetatik aterako da», nabarmendu du. Dirurik ez, inbertsiorik ere ez Egoera horretatik [...]

Ordiziako Hitza

Mujuriko bidea lege prozedurak bete gabe egin zela berretsi du udal gobernuak

Legorretako Udaleko gobernu taldeak Gipuzkoako Auzitegiaren epaiari «men» egin diola adierazi du, baina edukiarekin ez dator bat, «bidegabea delako». Mujuri inguruan bide bat irekitzeko Legorretako alkate Xabier Iraola zela erabili zen modua «lege...

Aimar Maiz

Murumendiko ikastetxekoak Bilbon izan dira, Amara Berri proiektua azaltzen

Beasaingo Murumendi ikastetxeak, Amara Berri sistemaren inguruan Bilbon egin dituzten jardunaldietan parte hartu dute, proiektuaren inguruko azalpenak eta beraien esperientziaren berri emanez. EAEko 20 ikastetxetan ezarri dute jada Amara Berri egitasmoa; tartean, Beasaingo Murumendi eta Ordiziako Urdaneta ikastetxeetan. Karmele Arraiza Murumendi ikastetxeko zuzendariak azaldu duenez, Amara Berri «ikastetxeko arlo guztiak hartzen dituen sistema globala» da, besteak beste, ikasleen parte hartze aktiboan eta ekintzailetasunean oinarritzen dena. Arraizaren esanetan, «ikertzea, saiakuntzak egitea eta berritzea» dira sistema horren ezaugarri nagusiak, eta «bizitza errealera ahalik eta gehien» gerturatzen den sistema bilatzen dute, hezkuntzaren alde praktikoa gehiago lantzen duena. Hala, taldekako lanei garrantzia berezia ematen diete, eta egungo gizartearen beharretara egokitzen saiatzen dira. Azken urteetan, aldizkaria, irratia eta telebista ere martxan jarri dituzte Murumendi ikastetxean. Sailburuaren esker ona Bilboko jardunaldietan, beraien esperientziaren berri eman dute Murumendiko eta Amara Berri sarea osatzen duten beste ikastetxeetako ordezkariek. Isabel Zelaa hezkuntza sailburuak ere parte hartu zuen jardunaldietan. Haren hitzetan, «Amara Berri egitasmoaren arduradunek bere garaiari aurrea hartzeko gaitasuna» erakutsi dute, eta orain arte «etengabeko berrikuntzaren bidean» erakutsi duten konpromisoari eusteko eskatu zien sarea osatzen duten ikastetxeei. Ekimen horren baitan, aste honetan beste zenbait ikastetxetako ordezkarien bisita ere izan dute Murumendikoek, proiektua eta beraien lan egiteko modua bertatik bertara ezagutzeko. Ondoren, hilaren 15ean, jardunaldien eta bisiten ondorioak biltzeko beste [...]

Beasaingo Hitza

Ligako finalerako sarrerak bihar eta etzi erosi ahal izango dira

Atzoko kontua zen VRAC Quesos Entrepinares eta Ampo Ordiziaren arteko finala ikusteko sarrerak Pepe Rojo zelaian erosi beharko zirela larunbatean bertan, baina gaurko kontua da 1.500 sarrera Ordiziara ekarriko dituzte, eta bihar eta etzi artean erosi a...

Ordiziako Hitza

‘Euskaraz Bizi’ astea ospatzen ari dira ikastolako ikasleak

LHko ikasleek, euren kideei eta gurasoei ikuskizuna eskainiko diete lau saiotan; gaur izango dira azkenak

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Garagardo festa egingo dute asteburuan Olaberrian

Olaberrian II. Garagardo Festa ospatuko dute asteburu honetan, ostiralean zein larunbatean. Bihar 19:30ean garagardo dastaketa izango da, Arkupe elkartean. Kultur asteko kurtsoan artisau eran ekoitzitako hiru edari probatuko dituzte, adituen azalpeneki...

Aimar Maiz

Lazkaoko kiroldegiaren aurreko kalea itxi egingo dute bihar

Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegia handitzeko obretan erabilitako garabia kendu egingo dute bihar, osteguna. Desmuntatze lanak egin ahal izateko, kiroldegi aurreko kale-bidea itxi egingo du udaltzaingoak. Bihar 08:00etatik aurrera ezingo da autoareki...

Aimar Maiz

Ehunmiliak probako bi etapa egingo dituzte mendizaleek asteburuan

Arrastaka mendizale elkarteak Ehunmiliak probako bi etapa egiteko aukera emango du larunbatean eta igandean. Pasa den asteburuan egin zituzten ibilbideko aurreneko bi zatiak, eta datorrenean, hiru eta laugarren etapak egingo dituzte. Larunbatean, Azpei...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa