Albisteak

Sarraldeko entsegu lokalak urtarrilerako prest egongo dira

Olentzerok opari bikaina ekarri die Urretxu eta Zumarragako musika taldeei: urtarriletik aurrera entsegu lokal duinak izango dituzte. Sarralden egongo dira. Udalek itsasoko garraiorako erabiltzen diren edukiontziak erosi dizkiote aldundiari eta

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Xabier Zalduak apustua jokatuko du igandean Azpeitin

Xabier Zaldua aizkolari zumarragarrak apustua jokatuko du igandean Joxe Etxeberriaren aurka, Azpeitiko zezen-plazan. Zalduak 10 kanaerdiko ebakiko ditu eta 10 kilometro egingo ditu korrikan eta Etxeberriak 10 kanaerdiko eta 8,6

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Familia txapelduna

Gauza asko egin daitezke familian: egunpasa joan, jolastu, telebista ikusi, musika entzun, Gabonak ospatu… baita Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitua irabazi ere. Azken ...

Goierriko Hitza

Ordiziako tren geltokiko irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko dituzte otsailean

Nasak altxatu eta azpiko pasabidea egingo dute. Pasabidea San Bartolome auzotik hasiko da, auzoa erdigunearekin lotzeko.

Goierriko Hitza

«Ez nuen uste modeloa izango nintzenik, baina lan hau asko gustatu zait»

Jone Irizar (Urretxu, 1998) modeloak Linda España lehiaketa irabazi du. Lehiaketaren helburua modelo gazteak ezagutzera ematea da eta dagoeneko iragarki bat grabatzeko ...

Goierriko Hitza

Lankidetza proiektuetako laguntzak hizpide plenoan

Beasaingo udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du gaur, 19:00etan. Besteak beste, lankidetza proiektuetako laguntzak eta gazte laguntzaileentzako bekak izango dituzte hizpide. Udal gobernuak emakumeen egunaren inguruan egindako adierazpena eta hainbat...

Beasaingo Hitza

Gartxot, konkista aitzineko konkista filma ikusi ahalko da martxoaren 26an Seguran

Iparra-Hegoa kultur astearen barruan Gartxot, konkista aitzineko konkista filma ikusteko aukera izango da 18:30ean, kultur etxean. Ondoren filmaren egilearekin, Asisko Urmenetarekin, tertulia egingo dute.

Goierriko Hitza

‘Haurrentzako arauak eta mugak aztertzen’ lelopean formazio saioa egingo dute ostiralean, Gabirian

‘Haurrentzako arauak eta mugak aztertzen’ lelopean formazio saioa egingo dute ostiralean, martxoak 16, Gabiriako Balentzategi herri eskolan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Saioa Lorratz elkarteko kideek emango dute, eta interesatuta dago...

Goierriko Hitza

Axari Saria jokatuko dute ostiralean, Idiazabalgo Elizalde elkartean

Axari Saria martxoaren 16an, ostiralean, jokatuko dute Idiazabalgo Elizalde elkartean. 20:30ean afaria egingo dute, eta ondoren bertso saioa. Bertan Peio Ormazabalek, Ander Solozabalek, Eñaut Uruburuk, Maddi Ane Txoperenak, Iñaki Alemanek eta Imanol ...

Goierriko Hitza

Osinalde Sarirako lehen saio puntuagarria, Idiazabalgo Axari saria, ostiralean jokatuko dute

Osinalde sarirako lehen saio puntuagarria Idiazabalgo Axari saria izango da, eta ostiralean jokatuko dute. 20:30ean afaria egingo dute Idiazabalgo Elizalde elkartean, eta ondoren izango da norgehiagoka. Sei bertsolari gaztek parte hartuko dute bertan: ...

Goierriko Hitza

Herrira taldea sortzeko lehenengo bilera egingo da bihar

Bihar arratsaldean izango da bilera, 20:00etatik aurrera Urretxuko Aizpurunea kultur etxean. Taldearen helburu nagusiak euskal presoen giza eskubideak defendatzea eta...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Lehen sektorea indartzea premiazko jo du udalak azoka suspertzeko

Datorren igandean, hilak 18, 500 urte beteko dira Ordizia erre, eta horren ondorioz Gaztelako Juana Eroa erreginak asteazkenero zergarik gabeko azoka egiteko baimena eman zionetik herriari. Horren harira, egun osoko festa antolatu dute Ordizian. “Pixka bat arraroa ere egin liteke herria erre zeneko ospakizuna egitea, baina efemerideak hori eskatzen du, eta udalak ere efemeride horretan parte hartu nahi du”, adierazi du Igor Eguren alkateak. Era eta adin guztietako jendeari zuzendutakoa ekitaldiak izango dira igandean Ordizian. Hala ere, urtez urte eta astez aste Ordiziako azokan biltzen diren saltzaile eta baserritarrei omenaldia egiteko baliatu nahi dute igandeko bazkaria. “Lehenengo sektoreak Goierrin izan duen garrantzia bera izan du historian zehar Ordiziako azokak. Orain, gizarteak jasan dituen aldaketekin, eta komertzio handien sorrerarekin, sektoreak berak behera egin du, eta hori da indartzen saiatu beharko ginatekeena”. Azokaren arrakastaren oinarri izan diren faktoreak ere aipatu ditu alkateak: produktuen trukaleku izatea, janari hornitzaileak izatea, aberastasun sortzailea izatea eta elikadura subiranotasunaren sustatzailea izatea. “Horrek bere horretan dirau, nahiz eta azokaren salmenta indizeek behera egin duten. Gutxienez, oinarrian zuenari eusten zaio”. Egurenek gogoratu du Ordiziako azoka eta Gernikakoa direla Euskal Herriko salgaien prezioak ezartzen dituztenak.

Ordiziako Hitza

Bi mahai inguru antolatu ditu Legazpiko Burdinola elkarteak

Legazpiko Burdinola elkarteak bi mahai inguru antolatu ditu martxoan eta apirilean. Arkeologiaren eta antropologiaren ekarpenak gure historiaren ikerketetan izenburupean antolatu dituzte jardunaldiak. Lehena bihar izango da, Iñaki Garcia Camino Bizkaiako Arkeologia Museoko zuzendaria eta Iñaki Sagredo Nafarroako Erreinuko gazteluen ikertzailea arituko dira hizlari lanetan. Bizkaian eta Gipuzkoan Erdi Aroan zeuden herri populazioen arituko dira. Mahai ingurua Legazpiko kultur etxean egingo da 19:00etan hasita.

Goierriko Hitza

Legorretan txerri festa egingo dute larunbatean, txerria hiltzetik odolkiak egiterainoko prozesua erakusteko

Txerri hiltzea eta bere inguruko tradizio osoa ikusteko modua izango da larunbatean, martxoak 17, Legorretan. Aldaieta elkarteak txerri festa antolatu du, 17:30etik aurrera, Ugarotarrak guraso elkartearen eta udalaren laguntzarekin. Animaliari kakoa sartzetik odolkiak egiterainoko langintza guztia erakutsiko dute, “usadio zaharrak gogorarazteko” ekitaldi berezian. Txerriki pintxoak banatuko dituzte, eta bertan egindako odolkiak nahiz zati batzuk jendearen artean zotz egingo dituzte. Legorretar guztiei egin diete deialdia txerri festara joan daitezen.

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa