Albisteak

Juanma Hurtado: «Egunen batean Michelin izar bat lortzeak ez nau batere kezkatzen»

Zumarragako Kabia jatetxeak Repsol gidaren bigarren eguzkia lortu du. Juanma Hurtado (Urretxu, 1967) sukaldaria bertako sukalde burua eta nagusia da. Nolatan sukaldari? Amonari asko gustatzen zitzaion janaria prestatzea eta ama

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Sorkuntza guztion eskura

Tenperaturak gogor egin du behera, eta negu giroa iritsi da. Dena den, aisialdiaz gozatzen jarraitzeko aukerak ugariak dira Goierrin, hotzik pasatu gabe ...

Goierriko Hitza

Aliziaren istorioa eguneratua dakarren musikala

Igartza Musikaren barruan, 'Aliziaren herrialde miresgarrian badago wifia' ikuskizuna aurkeztuko du Bergarako Musika Eskolak, bi saiotan. Bertsio gaurkotu eta «oso modernoa» prestatu dute. Sarrerak salgai daude jada

Loinaz Agirre

Goierriko zerbitzuen gida berria

GOIERRIKO HITZA egunkariaren eta Goiberri aldizkariaren harpideak datozen egunetan hasiko dira gida berritua jasotzen etxeko postontzian. Orain artean kaleratutako gidarik osatuena da.

Goierriko Hitza

Bareak-ek 600 euroko txekea zozkatuko du ostiral iluntzean

Bareak Elkarteak Black Friday kanpaina jarri du martxan ostiralera bitartean, herriko dendetan erosketak egiten dituzten herritarrak saritzeko helburuarekin. Honela, hilaren 24ra bitartean, Bareak dendetan erosketak egiten dituztenen artean, 600 euroko...

L.Agirre

Goierri garaiko Koordinadora Feministaren kezkak

Goierri garaiko Koordinadora Feministak bere kezka azaldu du berdintasunarekin lotutako hainbat gairen inguruan. Berdintasun politiken “gainbehera nabarmena” nabaritu dutela diote. “Bi berdintasun teknikari egon beharko lirateke lanean mankomunitate mailan, baina

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Pikutara joango dira igandean mendizaleak

Ordiziako Mendizaleak taldekoek Aralarren dagoen Pikuta mendira egingo dute irteera igandean. Ordiziatik 08:00etan abiatuko dira, eta Zaldibiara iritsitakoan, Enirio galtzada hartuko dute tontor aldera jotzeko.

Ordiziako Hitza

Xakea gazteengandik gertuago

300dik gora lan aurkeztu dira aurten xake txapelketa iragarriko duen kartel lehiaketara

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Immigrazio legea hizpide izango dute larunbatean

Bategite Beasaingo etorkinen elkarteak hitzaldi bat antolatu du larunbat honetarako. SOS Arrazakeria elkarteko kide bat gonbidatu dute, eta immigrazio legeaz eta etxeko lana arautzeko legeaz ariko dira, besteak beste. Hitzaldia larunbat honetan izango ...

Beasaingo Hitza

Besaingo dendariek stock azoka egingo dute asteburu honetan, aurreneko aldiz

Beste herri batzuetan antzeko feriek izan duten harrera ona ikusita, Beasaingo Bareak merkatari elkarteak ere stock azoka antolatzea erabaki du, aurreneko aldiz. Asteburuan egingo dute, eta denera, herriko 25 dendak parte hartuko dute ekimenean. Antolatzaileen arabera, «kalitatezko produktuak preziorik onenetan» erosteko aukera izango da. Aitor Mertxan Bareak elkarteko teknikariaren hitzetan, salgai jarriko dutena denboraldi honetako arropa eta produktuak izango dira, alegia, «dendetan saldu gabe gelditu dena». Hala, dendariek, denboraldi berriko produktuak etorri aurretik, pilatuta gelditu zaiena saltzeko aukera izango dute; bezeroek berriz, produktu horiek prezio hobean lortu ahal izango dituzte. Merkatari elkarteak Bareak elkarteko dendei ez ezik, Beasaingo gainontzeko komertzioei ere zabaldu die azoka horretan parte hartzeko deia. Hala, denera 25 dendek izena eman dutela jakinarazi dute; horietatik 24 dira elkarteko kideak. Parte hartze maila ikusita, gustura agertu dira elkarteko kideak. «Eskari asko jaso ditugu eta leku faltagatik askok kanpoan gelditu behar izan dute». Azokan, arropaz gain, denetariko produktuak jarriko dituzte salgai: oinetakoak, bizikletak, eskulanak, barne-diseinuko osagaiak, lurrinak, etxeko produktuak eta kirol materiala, besteak beste. Baina dendetako postuez gain, Bareak elkarteak ere bere stand-a jarriko du azokan. Bertan, bezeroei eta elkarteko kide ez diren dendei elkartearen inguruko informazioa emango diete. Asteburu osoan zabalik Stock Azoka larunbatean eta igandean egingo dute, udaletxeko plaza azpian. Larunbatean 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik [...]

Beasaingo Hitza

Juani Delgado preso legazpiarrari ‘Parot doktrina’ ezarri diote

Juani Delgado euskal presoari Parot doktrina ezarri diote. Pasa den otsailaren 19an bete zuen Delgadok berez, bere kartzela-zigorra, baina Parot doktrina ezarrita beste hamar urtez luzatu diote aldez aurretik zuen zigorra. Ez da Delgado, Espainiako esp...

Goierriko Hitza

Ordiziarrak txapeldun Zaldibian musean

Zaldibiako Zubi-Buru elkarteko 37. mus txapelketan, larunbat arratsaldean jokatua, ordiziarrak izan dira lehen postuetan nagusi. Frias anaiek jantzi zituzten garaileen txapelak, finala Patxi Morales eta Pako Moure ordiziarrei irabazita —argazkian, la...

Aimar Maiz

Zaldibiarren pintura eta egur lanak erakusketan jarri dituzte

Aurreko urtean Zaldibian antolatu ziren pintura eta egur tailaketa ikastaroen fruitua erakusketa batean jaso du udalak. Zaldibiarrek egindako margolanak eta egur lanketak ikusgai daude, atzoz geroz, Zaldibiako antzokian. Igandera arte egongo da bilduma...

Aimar Maiz

Gorostidi eta Artola bertso-afarian izango dira, gaur, Lazkaon

Lazkaoko Maizpide euskaltegian bertso-afaria egingo dute gaur, asteartea. Asteroko kultura-ekitaldien artean, oraingoa bertsolaritzari eskainiko diote. Bixente Gorostidi amezketarra eta Mikel Artola alegiarra ariko dira kantuan. Afaria 21:00etan hasiko...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa