Elkarrizketak

Kazetaritza
AINTZANE BOLINAGA. Kazetaria

«Kaleko kazetaritza gustatzen zait gehien»

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak Euskal Kazetariak saria emango diote gaur Aintzane Bolinagari, Bilbon. Berrogei urteko ibilbidea egin du Bolinagak EITBn.

Urtzi Urkizu. BERRIA
Literatura
MARKOS MANCHADO. Idazlea

«Mikro kontaketak gustatzen zaizkit, istorioa hitz gutxitan kondentsatu behar delako»

Apatxo liburu dendan Markos Manchadoren liburuak daude salgai. Legazpin jaio eta Parisen bizi den idazlea da.

Hizkuntza politika
AITOR ALDASORO. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea

«%100 nahi ditugu langileak euskaldun; datu demografikoek ez digute hori esaten»

Abuztuan kargua hartu zuenetik, euskalgintzako eragileekin bilerak egitea izan du helbururik behinena Aldasorok. Bai herri mugimenduen zidorretan, bai gainerako erakunde publikoen asmoetan ere, lankidetzarako «zorua» sendo sentitu du.

Arantxa Iraola. BERRIA
Argazkilaritza
ANA CABEZAS. Argazkilaria

«Txindokik joko handia ematen du argazkietarako. Gure eguneroko bizitzaren parte da»

Ana Cabezas argazkilari ordiziarrak ‘Txindokiren 36 bista pandemia garaian’ argazki erakusketa jarri du Barrenan.

Txirrindularitza
PELLO OLABERRIA. Red Bull-Bora-Hansgroheko kirol zuzendaria

«Amets bat bizitzea bezalakoa da hau»

21 urterekin amaitu zitzaion Pello Olaberriari txirrindulari profesional izateko ametsa. Berrasmatu eta aurrena masajista, eta gero kirol zuzendari bezala, txirrindularitzari lotuta jarraitzen du mutiloarrak.

HITZAK 20 URTE
MIKEL MARKOTEGI. Legazpiko Hitzakidea

ELKARRIZKETA. «HITZA bezalako ekimen bati laguntza ematea garrantzitsua da»

Mikel Markotegi legazpiarrak duela hiru-lau urte egin zuen HITZAren harpidetza digitala. Goierriko berri jakiteko informazio iturri "interesgarri eta bikaina" iruditzen zaio. Albisteez gain, agenda ere kontsultatzen du, eta zozketa batean baino gehiagotan izan da saridun.

Lide Egizala Urteaga
HITZAK 20 URTE
LURDES INTXAUSTI. Idiazabalgo Hitzakidea

ELKARRIZKETA. «HITZA bi eratara gustatzen zaidan arren, digitalki nahi dudanean irakurtzeko aukera ematen dit»

Hitzakide digitala da idiazabaldarra. Paperekorik ez du hartzen etxean, baina hala ere 50 euroko ekarpena egiten dio urtean GOIERRIKO HITZAri webgunean irakurtzen dituen albisteen truke.

Lide Egizala Urteaga
ESKU-PILOTA
JAVIER DE LUZ. Zumarragako pilotari ohia

«Pilotak gidatu du nire bizitza»

Javier de Luz (Zumarraga, 1970) pilotariak ibilbide bikaina osatu zuen afizionatu mailan. 1999an Amerikako Estatu Batuetara joan zen bizitzera. Egunotan Zumarragan da.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa