
Ordiziako Mujika liburu dendako semea da Ekain Mendizabal. GOIERRIKO HITZAren hasiera-hasieratik laguntzaile eta iragarle izan dira. Familia guztia dira Hitzakideak, eta inguruko ekintzen berri euskaraz jasotzeko informazio iturri baliagarria iruditzen zaio.

Cofidis taldean tokiz kanpo sentitu da Gorka Izagirre, eta, 37 urte izanik, erretiroa hartzea erabaki du. Datorren astean lehiatuko da azken aldiz, Guangxi itzulian. Patxadaz eta sakon hausnartu du ziklismo profesionalean osatu duen ibilbide luzeaz.

Gipuzkoako txirrindularitzarako «konponbidea» eskatuz, manifestaziora deitu dute iganderako, Donostian. Mugimendua izan da. Santi Osorok (Ataun, 1969) utzi du kargua; Diputazioak hartu du.

Oso gaztea den arren, ibilbide luzea egin du dagoeneko Maria Redondo legazpiarrak musikan eta antzerkian. Orain, telenobela batean dabil lanean, Madrilen, eta zinemara salto egiteko irrikaz dago.

Aimar Zuriarrainek (Zumarraga, 2005) kontzertua egingo du larunbatean bere herrian. Bere izen artistikoa Aimar Z da eta lehen EPa aurkeztuko du: ‘Mi core’.

«Gogotsu» hasiko du 2024-2025 denboraldia Ampo Ordizia errugbi taldeak igandean, 12:00etan Les Abelles taldearen zelaian (Valentzia, Herrialde Katalanak), nahiz eta lehenengo partidarako zazpi baja dituzten taldean.

Herrien arteko dema izango da GOIERRIKO HITZAren 20. urteurren festako ekintza nagusienetariko bat. Izaskun Arruti urretxuarra dabil antolaketa lanetan.

Nekazaritza Ekologikoaren Europako Eguna aitzakia gisa hartuta, bere jardunari atal bat gehitu dio Ekolurrak: Sareko bilatzailea. Hari esker, bertako elikagai ekologikoen salmenta guneak ezagutzera eman dituzte.