Elkarrizketak

Kickboxinga
XABIER MIKELARENA 'XEGO'. K1-eko borrokalaria

«Gero ikusiko da nola ateratzen den, baina orain da momentua»

«Kasualitatez» hasi zen Xabier Mikelarena 'Xego' arte martzial mistoetan, baina gustatu eta jarraitu egin zuen. Egun K1 praktikatzen du. Larunbatean profesionaletan debutatuko du, bere herrian. Egindako lana ring-ean islatzea espero du.

L. Goiburu
MADE IN GOIERRI
ANE ALVAREZ UGALDE. Matematikaria eta ekonomialaria

«Saiatuko naiz finantza arriskuak modu matematikoan azaltzen»

'Made in Goierri' zikloko bigarren hitzaldian, finantza arriskuez ariko da gaur Ane Alvarez Ugalde ordiziarra, 19:00etan Igartzako jauregian.

Aizkora
XABIER ZALDUA. Aizkolaria

«Sekulako ilusioarekin nago, eguna noiz helduko zain»

Xabier Zaldua (Zumarraga, 1977) aizkolariak apustua jokatuko du larunbatean Tolosan, Ibai Soroaren aurka. 4.000 euro jokatuko ditu bakoitzak. Hamar kanaerdiko eta lau oinbiko ebakiko dituzte.

IRATI MAIZTEGI. Artisaua

«Merkea eta azkarra nahi dugu, eta artisautza guztiz kontrakoa da»

Kiribilak markaren atzean dagoen artisaua eta artista da Irati Maiztegi (Legazpi, 1996). Tailerrak ematen ditu Beasainen duen sormen espazioan.

Martxoak 8
HEBE REBOLE eta ANE IÑURRIETA. Goierriko Itaiako kideak

«Matxismoak eta faxismoak zapalkuntza areagotzen dute»

Emakume langileek jasaten duten zapalkuntzaren aurrean «euste horma» bat eraikitzeko «batzera eta borrokatzera» deitu ditu Goierriko emakumeak Itaia mugimenduak, martxoaren 8an.

Fitoterapia
AINITZE SALA. Fitoterapeuta eta baserritarra

«Tisana guztiak belar urak dira, baina halakoak egiteko modu asko daude»

Sendabelarren arloan aritua eta aditua da Ainitze Sala: fitoterapeuta. Tisanak egiten ikasteko tailerra eman du Alkizako udaletxeko ganbaran: «Naturatik katilura, eta katilutik ongizatera».

Enekoitz Telleria Sarriegi. BERRIA
Argazkilaritza
ASIER GOGORTZA. Argazkilaria

«Proiektua herritarrentzat zauriak sendatzeko modu bat izan daitekeela uste dut»

Igartubeiti baserri museoak deitutako egoitza artistikoa matxoan zehar gauzatuko da Ezkion. AHTak paisaian eragindako aldaketak erretratatzea du helburu.

Adimen artifiziala
NORA ALTZELAI URIBETXEBERRIA. Adimen Artifizialean ingeniaria

«Adimen artifiziala gure bizitza errazteko tresna bat da, baina ondo erregulatu behar da»

Lanbide bihurtua du legazpiar gazte honek adimen artifiziala. Industrian dituen aplikazioak ditu gogoko.

GARAZI HACK EMBAREK. ORMAIZTEGIKO EH BILDUREN ALKATEGAIA

«Herri bizi euskaldun bat eraikitzea da gure helburua»

Garazi Hach Embarek (Madril, 1978) 12 urte zituenetik bizi da Ormaiztegin. Lau seme alabaren ama da eta ingeles irakaslea da lanbidez. Herrigintzan urteak daramatza —orain arte zinegotzia izan da Ormaiztegiko Udalean—, baita sahararren eskubideen aldeko borrokan ere.

OSCAR VALBUENA. LEGAZPIKO PSE-EEren ALKATEGAIA

«Denontzako Legazpiren alde lan egingo dugu»

Ez da lehen aldia Valbuena sozialisten alkategai dena, eta oraingoan ere «oso motibatuta» dago.

JOKIN GARMENDIA. OEO TALDEAREN OLABERRIKO ALKATEGAIA

«Auzo eta adin guztietako jendeari gertutik erantzungo diegu»

Hirugarren agintaldian ere alkate izan nahian aurkeztu du bere burua Jokin Garmendiak. OEO Olaberritarrak eta Olaberriarekin hautesle taldeak eskarmentua, esperientzia eta gertutasuna ipini ditu aurkezpen gutuntzat.

HASIER AGIRRE. EH BILDUREN BEASAINGO ALKATEGAIA

«Hain beharrezkoa den aldaketa eragingo dugu»

Lau urtez zinegotzia izan eta gero, EH Bilduren alkategaia izango da Hasier Agirre. "Gogo" eta "konpromiso handia" du, "Beasainek behar duen aldaketa eragiteko".

PATXI MUJIKA. IZALBERRIREN ALKATEGAIA IDIAZABALEN

«Udaleko jarduna berria zait, baina jendearekin lan taldean aritzea zer den badakit»

Patxi Mujika (Zizurkil, 1975); Idiazabalen bizi da azken 25 urteetan, “bizitza erdia baino gehiago” eta horregatik idiazabaldartzat du bere burua. Kudeaketa komertzialean aritzen da eta bi alabaren aita da. Lehen aldia du udalgintza gaietan, baina “ilusioz” ekingo dio erronka berriari.

WESLEY ARITZ CORSITTO. ELKARREKIN-PODEMOSEN BEASAINGO ALKATEGAIA

«Hutsune politiko bat betetzeko helburua dugu»

Beasainen lehenengoz aurkeztu du Elkarrekin-Podemosek hautagaitza. Wesley Aritz Corsitto da alkategaia eta erronka berriari heltzeko "ilusio handia" du.

EVA ALVAREZ. BEASAINGO PSE-EEren ALKATEGAIA

«Beasainek ezkerrerako aldaketa behar du»

Zinegotzia kargua izan du Eva Alvarezek azken legealdian. Udal hauteskundeetara begira "lehen aldiko ilusioarekin" eta urteotako "esperientzia gehigarriarekin" dator.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa