Erreportajeak

Idiazabal Gazta

Ordiziako gaztandegi berria, bisitagarria

Gaztandegi berria eraikitzen ari dira Ordizian, Arana plazan. Gazta egiteaz gain, bisitak, gazta dastaketak eta erosketa egiteko aukera izango da. Ekainerako amaituko dituzte lanak.

Idiazabal Gazta

Gatzagi naturala, betiko osagai hori

Gazta egiteko ezinbesteko osagaia da gatzagia, eta gaztagile batzuk garai batean bezala prestatzen dute etxean, arkumeen urdaila erabilita. Zapore berezia ematen dio gaztari.

109 urteko etxearen zaharberritzea

Isabeleko zubiaren ondoan dagoen Joquin Albisuaren etxeak, zaharberritze ikusgarria izan behar du: eraikina hustuko dute eta hamabi etxebizitza egingo dituzte lau solairutan.

Mendia

Gipuzkoako Birako azkena

Zegamako Amezti mendi elkarteko kideek larunbat honetan amaituko dute ‘Gipuzkoako Bira’ proiektua.

24. Korrika

Goierri prest martxoaren 28ko goizerako 

Goierrin ia 50 kilometro egingo ditu 24. Korrikak, 170 lekuko aldatzerekin. Urretxuarrek hartuko dute lehendabizi lekukoa, eta legorretarrek azkenean.

Loinaz Agirre
Historia

Nolakoa zen bizimodua Zaldibian 1935. urtean?

Jose Mari Sukia zaldibiar apaizgaiak idazki batean eman zuen 1930eko hamarkadako herriko erlijio giroaren eta bizimoduaren berri. Antzeko neurriko Goierriko herrien irudia osatzeko ere balio dezake.

Iñaki Gurrutxaga
24. Korrika

ERREPORTAJEA. Batzuk joan, besteak etorri

Martxoaren 29ra bitartean, Euskal Herriko errepideetan, milaka eta milaka euskaltzale elkartuko ditu Korrikak. Euskal Herriko txokorik bakartienetan ere, gauaren iluntasunean, norbait izango da Korrika egingo duena; tartean, goierritarrak.

Loinaz Agirre
Sormena

Denak izan daitezke idazle

Idazketarekin sormena euskaraz edo gazteleraz landu nahi dutenentzat, ikastaro bana daude eskura.

Tere Madinabeitia
Goierri ezagutzeko 20 plan

Gaztaren eta artzaintzaren sekretuak

Idiazabal Gazta da Goierriko produktu gastronomiko ezagunenetako bat. Haren ekoizpena eta sekretuak ezagutzeko aukera ugari eskaintzen ditu Idiazabalek. Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa ezagutuko dugu aurrena. Ondoren, bertako gaztandegi batera bisita egin daiteke, eta esperientzia bat bizi nahi duenak, egun batez artzain bihurtzeko aukera ere badu

Goierri ezagutzeko 20 plan

Ganbo, Aralarren urruti eta bakarti

Gipuzkoako Aralarko mendirik garaiena da Ganbo (1.412 metro), eta Alotzako goi larreetako ikuspegi ederrenen jabe da. Parke naturalaren erdi-erdian kokatua, begiratzen den tokira begiratzen dela, 360 graduko ikusmira paregabea du.

Bide berdea, oinez edo bizikletaz

Mutiloa eta Ormaiztegi lotzen dituen Bide Berdeak 4,2 kilometro ditu, garai bateko meatzearen trenbidetik. Familian, goiz edo arratsalde pasa egiteko plan ederra da.

Antioko baseliza, Inaziotar bidean

Zumarragako Antio egun pasa ederra egiteko leku aproposa da. Goierriko ikuspegi zabalarekin gozatzeko aukera izateaz gain, Antioko Interpretazio Zentroa eta baseliza bisitatu daitezke. Inaziotar bideko hiru tenpluetako bat da, Loiolako Basilikaren (Azpeitia) eta Arantzazuko Santutegiarekin (Oñati) batera. Antiotik gora joanez, Beloki eta Izazpi mendietara ere igo daiteke.

Ordiziako azokara bisitan

Goierriko merkataritzaren eta bertako produktuen erakusleihorik onena da Ordiziako azoka, bost mendetik gorako tradizioa duen feria. D’Elikatuz zentroan eta bertan eskaintzen dituzten bisita gidatuen bidez, azoka eta Ordiziako herrigune historikoa ezagutuko ditugu. Eguna osatzeko, bertako jatetxeetan azokako produktuekin osatutako menu bereziak eskaintzen dituzte.

Aizkorriko gailurreria, puntarik puna

Aurtengo uda garai egokia izan liteke beti egitekotan izan, baina inoiz tarterik hartzen ez diren planak egiteko. Horietako bat da, Aizkorriko gailurreria zeharkatzea. Aizkorri-Zegama maratoian korrikalariek sentitzen dutena sentitzekoa. Oinez nahiz korrika egin daiteke, edo biak uztartuz. Paisaia zoragarriez eta naturaz gozatzeko aukera paregabea da Aizkorriko txangoa.

Goierri ezagutzeko 20 plan

Aramako bira

«Txikia bai, txikiena ere bai, baina eskasa ez». Aramarrek harro darabilten esaldia da hori. Haren mugak ezagutuz, 6,8 kilometroko ibilbidea egin daiteke, ikuspegi ederrekin gozatuz.

Goierri ezagutzeko 20 plan

Iparragirreren kantuen atzetik

Joxe Mari Iparragirre urretxuarra jaio zela 200 urte beteko dira abuztuaren 12a, eta euskal olerkari eta musikari unibertsala deskubritzeko aitzakia polita da urteurren borobila. Urretxun ibilaldi gidatu bereziak antolatu dituzte, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa eta Ezkioko Igartubeiti Baserri museoa uztartuz, Iparragirre bizi zen garaia eta testuinguru osoa hobeto ezagutzeko.

Goierri ezagutzeko 20 plan

Sagardoa, dolaretik txotxera

Uda partean otordu on bat laguntzeko ez dago sagardoa bezalakorik. Goierrin, edari horren sorreratik bukaeraraino, prozesu osoa ezagutzeko aukera dago. Igartubeiti baserri museoan garai bateko dolare-baserrietan sagardoa nola egiten zen ikusi daiteke. Eta ondoren, zer hoberik prozesu horren emaitza sagardotegi batean probatzea baino, txuleta eder batekin batera.

Goierri ezagutzeko 20 plan

Gaztaren Ibilbidea, GR-283 bidetik

Idiazabal Gaztaren izena eta izana bertatik bertara ezagutzeko ibilbidea da Gaztaren Ibilbidea, Goierriko bi parke naturaletan, Aralar eta Aratz-Aizkorrin, GR-283 bideari jarraituz osatzen dena. Goierriko hainbat herri zeharkatzen ditu bideak: Ataun, Zaldibia, Ordizia, Beasain, Idiazabal, Zerain, Mutiloa, Gabiria, Segura, Zegama eta Legazpi.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa