Bandera espainiarra udaletxean
Aintxiñe Biain • Geuk Geurea, Ikurriña!
Ikurriñaren aldeko lagunak.
Babesleak: Aralar, Bildu eta EAJ alderdi politikoak.
Administrazioaren eraikinen kanpoaldean eta barrualdean Espainiako bandera ipini behar dela dio Espainiako 39/1981 legeak, eta herriz herri, Espainiako Gobernuaren mandatariek udal agintariei bandera horia eta gorria udaletxe guztietan jartzeko exijitu diete inhabilitazioa eta jazarpen judizialaren mehatxupean.
Herritarren gehiengoarentzako arrotza bezain mingarria den sinboloa Zumarragako udaletxean ere jarriko da, euskal herritarron desioei eta sentipenei bizkarra emanez, inposaketaren bidean beste pausu bat emanez.
Hau horrela, Geuk Geurearen aldarria egitea da dagokigun erantzuna, herri bezala identifikatzen gaituzten ikurren defentsa eginez.
Dei egiten zaituztegu, Zumarragako herritarrak:
– Udaletxeko balkoian espainiar bandera jartzen duten hurrengo egunean norberaren leihoetan zein balkoietan IKURRIÑA JARTZERA.
– Udaletxeko balkoian espainiar bandera jartzen duten hurrengo OSTIRALEAN Zumarragako Plazan Ikurriña aldarrikatzeko elkarretaratzean parte hartzera.