Pasa den ostegunean, herrira egindako bisitaren harira, Beasaingo Udaleko EAJ-PNV, PSE, H1! eta PP alderdietako zinegotziek, Gipuzkoako ahaldun nagusi den Martin Garitano jaunari, bilera eskaera egin zioten.
Bileraren zergatia, Sasieta zabortegiari buruz Beasaingo Udalak, aipatutako alderdien babesarekin onartutako mozioaren edukia gogoratu eta azaltzea zen.
Onartutako mozioak aipatzen zuenez, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak onartutako lurraldeko hiru zabortegien itxiera planak, Zarautz eta Azpeitiako zabortegiak berehala istea aurreikusten du. Hori horrela, Sasietako zabortegia, ziurrenik hiru zabortegietatik baldintza okerrenean dagoena, lurraldeko zabortegi bakar bezala geratuko da lurralde osoko zaborrak jasotzeko.
Eskatutako bilerari ez zaio biderik eman, ahaldun nagusiaren programa aspaldidanik planifikatuta eta bete-betea zuenaren aitzakian. Ordea, zinegotziak, bisitan eta ondorengo bazkarian partehartzeko eskaintza jaso dute alkatearen partetik.
Aldiz, bilera eskatu duten zinegotziak eskaintza jaso dute beste egunen batean elkartzeko. Bilerara, ingurugiro diputatua ere azalduko omen da.
Besaingo EAJ, PSE, H1! eta PP