Bista Alai
Hauteskundeak pasa eta hurrengo egunean egin dute publiko erabaki hori. Hau ez da kasualitatea eta argi ikusten da, erabilpen politiko eta elektorala egin dutela eta egiten jarraitu nahi dutela gai honekin. Garai hartan EAJ-PNVren eskutik Udalak aho batez hartutako jokabidea berresten dugu.
Bizilagunak izan ziren egoeraren biktima eta bide honekin, Bilduk aurkeztu duen txosten juridikoak dioen bezala, berriro bizilagun berak jartzen ditu jomugan, txosten juridiko horrek 53. eta 55. orrialdeetan dioen bezala.
Joxan Imaz. Beasaingo EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren izenean