‘Desinformazioa’. Zer?
Koldobike Olabide, Javier Urcelay, Mikel Alberdi, Fernando Martinez de Albeniz, Mari Jose Cantero, Eric Galvez eta Helena Oyuelos (Atez atekorik ez herri plataforma).
Asteburu informatiboa izan dugu Legazpin. Ostiralean hasi zen, Bilduren prentsaurrekoarekin. Bertan, Plataforma EAJren plataforma zela salatu zuen Bilduk, gure diskurtsoak Donostiako batzokian zehazten direla, desinformatu egiten dugula…
Eta hori Bilduk eman duen prentsaurrekoaren ondoren esaten dute, non bertan zeuden sei pertsonetatik bi besterik ez ziren Legazpikoak. Zergatik etorri behar dute kanpoko herrietatik Legazpin berain sistema inposatzera?
Bildutik esan dute dena EAJren manipulazio bat dela eta, beraz, ez dutela ikuskatzailerik jarriko. Baina gau artan bertan «joku garbia» eskatuz herri guztia kartelez bete zuten. Ba, galdeketa garbia izateko ziurtatzeko aukera eman diegu! Zertan ari gara jolasten?
5. edukiontzia guztiaren erruduna dela ematen duen panfletoak banatu zituzten buzoietan larunbatean. 5.edukiontzi gizajoa! ANVk aurreko legealdian erositakoa eta ordaindutakoa, bakarrik eta bazterrera utzita Sasietan, bere lana egin ezinik.
Panfleto berdinean diote plataformak Legazpirako duen proposamena 5.edukiontzi boluntarioa dela. EZ, EZ, EZ. Legazpiko errealitatea ezagutzen duenak badaki plataformatik derrigorrezko 5.edukiontzia proposatu dugula. Orduan… zein da desinformatzen duena? Nori idazten dizkiote diskurtsoak Legazpitik kanpo?
OHARRA:Testu hau Legazpin idatzi da eta ez dela batzokian izan ziurtatzen dugu.