Diaspora Eguna
Ormaiztegin ospatu berri den Diasporaren Egunaren harira, Goierriko Sare Sozialistako Iñaki Oriak bidalitako gutuna:
Euskal Diasporaren eguna ospatu da Ormaiztegin, hau da, atzerrian aurkitzen den euskal komunitate kulturalaren ospakizuna. Egun honetara Eusko Jaurlaritza eta alderdi politiko ezberdinetako zenbait kide bertaratuko dira; horien artean Urkullu lehendakaria.
Euskal Herritik irten behar izan denaren arrazoi oso ezberdinak ikusi izan dira historian. Gerra karlista, Espainiako gerra zibila eta dikatdura frankista adibidez. Baina bada gaurkotasun gehiago duen emigrazio kasu bat. Euskal iheslari, deportatu eta errefuxiatu politikoen kasua, oraindik ere konpondu ez dena.
Euskal komunitate kulturala omentzeko egun honetan; iheslari, deportatu eta errefuxiatu politikoen errealitatearen inguruko aipamenik egingo ez dutenez idazten dugu testu hau, beraien errealitatea berriz ere argitara ateratzeko intentzioz. Euskal Herritik kanpo aurkitzen diren Euskal Herriaren askatasunaren aldeko komunitate politiko-kulturalaren parte baitira, eta honenbestez, beste behin, gogora ekartzeko unea dugu.
Euskal preso eta errefuxiatuak gogoan, Amnistiaren irritzia ahoan!