Edukiontzi grisak
Alkate jauna;
Komunikabideen bitartez jakin dugu Sasietak pixoihalak jasotzeko edukiontziak aldatzeko asmoa daukala. Dirudienez, hamaika edukiontzi gris berri txikiagoak jarriko dituzte. Kendu nahi diren edukiontziak eskuragarri daudenez, eta dagoeneko ordainduta, Legazpiko PSE-EE udal taldeak honako eskaria egin nahi du:
– Dauden hamaika edukiontzi gris handiak ez kentzea; hauen bitartez birziklatu ezin daitekeen errefusa bildu ahal izateko.
– Atez ateko sistema erabili gabe, errefusaren bilketa aurrera eramateko edukiontzi gris handien kopurua handitzea.
– Legazpiko familiei edukiontzi gris hauen bitartez errefusa biltzeko baimena ematea. Era berean, edukiontzi hauek erabili ahal izateko txartelen banaketa zabaltzea.
Bestalde, legazpiarrengandik jaso ditugun iradokizunak kontutan hartuta, PSE-EE udal taldeak pixoihalak jasotzeko gune gehiago jartzeko eskaera ere egiten du.
Oscar Valbuena. Legazpiko PSE-EE udal taldearen izenean.