
Ohar honen bidez, Ernai Beasain gazte antolakundeak asteazkenean EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bitartekarien aurka emandako sarekada salatu eta horren aurrean egindako ekintzen berri eman nahi dizuegu.
Bakearen etsaiek emandako enegarren errepresio kolpea izan genuen atzokoa. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak beraien egoerari soluziobidea emate aldera urrats garrantzitsu bezain arduratsua eman ondotik, Estatu espainiarrak argi utzi du ez duela inolako konponbiderik nahi. Ezker abertzaleak bakearen bidean emandako urrats bakoitzari kontrako norantzan erantzuten dio. Ez dute ez bakerik, ez normalizaziorik nahi, egoera normalizatu baten beldur baitira. Zergatik? Orduan ez luketelako ideien gudari ekitea beste irtenbiderik. Erregimen neofrankistak murrizketa sozialak, atxiloketak, ukazioa… besterik ez dizkigu eskaintzen eta ondorioz, beldur dio herritarrei hitza eta erabakia emateari. Arrazoiaren indarrari indarraren arrazoia gainjarri nahian dabiltza.
Euskal herritarrok bakea nahi dugu ordea. Horren bidean egin dugu gaur arratsaldeko kazerolada. Kazo, txistu eta megafonien konpainian, …. lagun elkartu gara, “konponbideari erasorik ez!”, “euskal preso eta iheslariak etxera!”, “utz gaitzazue bakean!” eta gisako leloak aldarrikatuz. Ondoren herri mugimenduak Bideluze plazan antolatutako elkarretaratzearekin jendetsuarekin egin dugu bat.
Bide batez, larunbatean Bilbora joateko deia egiten dugu, haien erasoen aurrean tantaz tanta itsasoa ez, tsunamia sortu dezagun!
(Irudian, atzo iluntzean Beasaingo kaleetan egin zuten kazerolada)