Eta gureaz hitz egiten hasiko bagina?
Josu Aztiria Urtaran, Juan Carlos Lázaro Lesmes eta Sebas Iturriotz Larratza. Askotan hitz-aspertu hauek elkarte gastronomikoetan izaten dira, hondakin guztiak berezi gabe zulo beretik botatzen dituzten elkarteetan, alegia. Egia da etxeko zaborra %80 bereiztea lortu dutenek arazoak izan badituztela baina arazoaren muina edo ARAZOA maiuskulekin gu gara, %30-40 inguru gabiltzanak.