Euskaraz mintza gaitezen
Arantxa Lizarralde (Beasain). Beasain, azken urte hauetan bezala, oso oparo daukagu udazkeneko kultura ekintzen aldetik. Baina gauza batean kexa adierazi nahi nuke: bai areto dantzen erakustaldian eta bai odolki lehiaketan, aurkezleek gehienbat erdera ...
Arantxa Lizarralde (Beasain).
Beasain, azken urte hauetan bezala, oso oparo daukagu udazkeneko kultura ekintzen
aldetik. Baina gauza batean kexa adierazi nahi nuke: bai areto dantzen erakustaldian eta bai odolki lehiaketan, aurkezleek gehienbat erdera edo gaztelera erabili izana. Deseroso aurkitu nintzen.
Segura Irratiko zuzendariari ere gauzatxo bat esan nahi nioke. Euskara bultzatuz egiten dute Bixi-Bixi saioa, eta oso ondo iruditzen zait, baina 10:00etatik 12:00etarako tartean oso kontrakoa dirudi, Onda Vasca sartzen denean euskara albora uzten baitute, beraiek euskaraz jakin arren. Segura Irratiak asko galdu duela deritzot, eta guk denok ere bai.