Goierriko Euskal Herrian Euskaraz
Goierriko Euskal Herrian Euskaraz- Iazko ikasturtea oposaketak salatuz amaitu eta gero, ohartzerako ekin diogu ikasturte berriari. Berritasun nabarmen batekin ekin ere! Izan ere, etorkizunerako taldea indartzea ezinbesteko baldintza zela iritzita, zenbait goierritarrekin hartu-emanetan jarri eta Goierriko Euskal Herrian Euskaraz taldea osatu dugu. Beraz, kuantitatiboki zein kualitatiboki indartuta egingo diegu aurre erronka ezberdinei. Izan ere, ikasturte honetan lan eskerga dugu egiteko. Besteak beste, Euskararen Legearen 30. Urteurrena, EAEko hauteskundeak, Korrika, Euskaraz bizi eguna… Horrez gain, euskararen normalizazioaren bidean zinez garrantzitsuak diren esparruak (udalak, hezkuntza sistema…) ere landu nahi genituzke. Euskararen Legeari dagokionean, ezinbesteko jotzen dugu beroni astindu bat ematea, hizkuntza gutxitu orok behar baitu lege bidezko babesa. Azken inkesta soziolinguistikoek euskararen egoera agerian utzi dute eta honenbestez, euskarari benetako lehentasuna aitortu eta hizkuntza politika ausartak gauzatzeko garaia dela uste dugu, euskara ezagutu beharreko zein funtzio guztietarako hizkuntza izendatuaz. Aurtengo urriaren 21ean hauteskundeak egingo dira EAEn. EHEko kideon aburuz, euskara lehenetsiko duten politika eraginkorrak eta burujabeak behar ditugu. Beraz, boz hauek hautagaiei geure eskakizunei men egin diezaieten eskatzeko abagune ezinhobea dira. Korrikaren harira, kale-erabilerari bultzadatxo bat eman nahi genioke, herritarrengan akuilu lana eginez, kontraesanetan arreta berezia jarriz. Izan ere, ezagutza ez da erabileran islatzen eta eragile euskaltzaleoi dagokigu, besteak beste noski, egoera hori iraultzea. [...]
Goierriko Euskal Herrian Euskaraz-
Iazko ikasturtea oposaketak salatuz amaitu eta gero, ohartzerako ekin diogu ikasturte berriari. Berritasun nabarmen batekin ekin ere! Izan ere, etorkizunerako taldea indartzea ezinbesteko baldintza zela iritzita, zenbait goierritarrekin hartu-emanetan jarri eta Goierriko Euskal Herrian Euskaraz taldea osatu dugu. Beraz, kuantitatiboki zein kualitatiboki indartuta egingo diegu aurre erronka ezberdinei.
Izan ere, ikasturte honetan lan eskerga dugu egiteko. Besteak beste, Euskararen Legearen 30. Urteurrena, EAEko hauteskundeak, Korrika, Euskaraz bizi eguna… Horrez gain, euskararen normalizazioaren bidean zinez garrantzitsuak diren esparruak (udalak, hezkuntza sistema…) ere landu nahi genituzke.
Euskararen Legeari dagokionean, ezinbesteko jotzen dugu beroni astindu bat ematea, hizkuntza gutxitu orok behar baitu lege bidezko babesa. Azken inkesta soziolinguistikoek euskararen egoera agerian utzi dute eta honenbestez, euskarari benetako lehentasuna aitortu eta hizkuntza politika ausartak gauzatzeko garaia dela uste dugu, euskara ezagutu beharreko zein funtzio guztietarako hizkuntza izendatuaz.
Aurtengo urriaren 21ean hauteskundeak egingo dira EAEn. EHEko kideon aburuz, euskara lehenetsiko duten politika eraginkorrak eta burujabeak behar ditugu. Beraz, boz hauek hautagaiei geure eskakizunei men egin diezaieten eskatzeko abagune ezinhobea dira.
Korrikaren harira, kale-erabilerari bultzadatxo bat eman nahi genioke, herritarrengan akuilu lana eginez, kontraesanetan arreta berezia jarriz. Izan ere, ezagutza ez da erabileran islatzen eta eragile euskaltzaleoi dagokigu, besteak beste noski, egoera hori iraultzea.
Udalak, hezkuntza sistema eta abar ere ez ditugu ahaztu nahi, eremu hauetan euskara guztiz lehentasunezkoa izan dadin ahaleginak eginez.
Ohar honetan ez genituzke aipatu gabe utzi nahi euskaraz bizi nahi izatearren berriki epaituak izan dira Altsasuko EHEko bi kideak. Gure elkartasunik beroena helarazi nahi genieke.
Azkenik, goierritar orori dei egiten dizuegu gure ekimenetan parte har dezazuen. Era berean, gogorarazi nahi genizueke eskuragarri duzuela goierrineuskarazbizi.wordpress.com blog euskaltzalea, euskarari lotutako berriak partekatzeko eta zuen ekarpenak egiteko.