Grebako soldaten inguruan Beasaingo EHBildu
Ohar honen bidez, azken egunetan greba eta gure soldaten inguruko informazioak tarteko, azalpen bat eman nahi genuke.
2012an bi greba deialdi egon ziren Euskal Herrian: bata martxoaren 29an eta bestea irailaren 26an. Hirugarren greba orokorreko deialdia 2013ko martxoaren 30ean pasa berri dugu. EHBilduko zinegotzi liberatu garen Koldo Agirren eta Aitor Larburuk hiru greba deialdiekin bat egitea erabaki genuen.
Gaizki ulertuak medio, ordea, gure nom¡netatik ez zitzaigun zegokigun zenbatekoa kendu.
Akatsaz jabetuta, hori konpontzeari ekin diogu. Beraz, herritarrei jakinarazi nahi diegu joan den ekainaren 3an hiru grebetan jaso genuen soldata hurrengo nominatk kentzeko agindua eman genuela. Eta hori forgatzeko, emandako aginduaren ziurtagiria atxikitzen dugu.
Koldo Agirre eta Aitor Larburu.
Beasaingo alkatea eta zinegotzia
Emandako aginduaren zihurtagiria: Greba_ziurtagiria