
Lehiaketaren sarituak, Ttiklikeko Itxaro Mendizabalekin eta Laura Mintegi eta Mikel Urdangarin gonbidatu bereziekin.
Beasaingo Ttiklik elkarguneak gaur banatu dituzte
Gurasoei gutuna idazlan laburren sariak, Igartzan egin den ekitaldian. Aurten, berrikuntza modura, 0-7 urte arteko haurrek ere parte hartu ahal izan dute,
Gurasoei marrazkia atalean. Hirugarren edizio honetara, 133 lan aurkeztu dira guztira: 0-7 urte haurren mailan 16 lan; 6-11 urte bitarteko haurretan 91; Gazteetan (12-18 urte) 8 lan; eta helduetan 18.
Sari banaketa ez ezik, haurrentzako tailerrak, zozketak eta luntxa ere izan dute. Bi gonbidatu ere izan dituzte, biak bizkaitarrak: Mikel Urdangarin abeslaria eta Laura Mintegi idazlea. Bihar lau urte beteko dira Ttiklik elkargunea sortu zela.
SARITUAK
0-7 urte arteko haurrak (Gurasoei marrazkia)
Maren Prados Urkiola (6 urte)
6-11 urte arteko haurrak
Irantzu Eskisabel Aranburu (8 urte)
Gazteak. 12-18 urte
Nadin Hussein Hernandez (14 urte)
Helduak
Marisa Arruabarrena Elizalde (48 urte)
Helduetan aipamen berezia
Mattin Korta Zeberio