Gutuna (Lazkaoko EAJ): “Atez atekoa, partaidetza eta Lazkaoko Bilduren ezetza”
Zabor bilketarako ‘atez ateko’ sistema urtebete barru izango dugu Lazkaon. Aurreko astean izan genuen erabakiaren berri eta martxoko Osoko Bilkuran onartuko dute gehiengoarekin Bilduko zinegotziek. Lazkaotarren zalantzak argitzeko bilera bat antolatuko da. Ogasun eta Hirigintza batzordeetan ez da gaia landuko, Bilduk «ez dela beharrezkoa» uste duelako. Besterik gabe. EAJ/PNVko zinegotziontzat, Bilduk agertu duen ezetzaren jarrera da adierazgarria. Gaiak izan dezakeen inpaktu ekonomikoa eta urbanistikoa aztertzeko Hirigintza eta Ogasun batzordetan lantzeari ez esanez, Ingurumen Batzordera mugatuz. Lazkaoko Udalean ordezkaturik gauden gainontzeko alderdiekin hitz egiteari ez esatea. Lazkaotarren iritzia ezagutzeari ezezkoa ematea. Herritarren aurrean ‘partaidetza’ kontzeptua bere egin du Ezker Abertzaleak oposizioan egon den bitartean. Eta orain? Behar bada gu gaude oker. Akaso partaidetza «beste zer edo zer» da. Adibidez, osoko bilkuretara joaten diren Ezker Abertzaleko kideei erabakiak hartzen uztea. Aurreko asteko bilkuran gertatu zen, Patxi Albisu alkate ohiak Azeari Andonegi alkateari galdetu zionean: «Esaidazu atez atekoa Ogasun eta Hirigintza batzordeetan landuko den ala ez». Erantzun garbirik ez zuenez, behin eta berriz egin zuen galdera eta, azkenean, jende artean zegoen Bilduko jarraitzaile batek hartu zuen erabakia: «Ez zaigu beharrezkoa iruditzen», esan zuen argi eta garbi. Partaidetzaren inguruan Bilduk ulertzen duenari buruz, gauzatxo bat gehiago: alkateak atez atekoari buruz alderdi desberdinen artean hitz [...]
Zabor bilketarako ‘atez ateko’ sistema urtebete barru izango dugu Lazkaon. Aurreko astean izan genuen erabakiaren berri eta martxoko Osoko Bilkuran onartuko dute gehiengoarekin Bilduko zinegotziek. Lazkaotarren zalantzak argitzeko bilera bat antolatuko da. Ogasun eta Hirigintza batzordeetan ez da gaia landuko, Bilduk «ez dela beharrezkoa» uste duelako. Besterik gabe.
EAJ/PNVko zinegotziontzat, Bilduk agertu duen ezetzaren jarrera da adierazgarria. Gaiak izan dezakeen inpaktu ekonomikoa eta urbanistikoa aztertzeko Hirigintza eta Ogasun batzordetan lantzeari ez esanez, Ingurumen Batzordera mugatuz. Lazkaoko Udalean ordezkaturik gauden gainontzeko alderdiekin hitz egiteari ez esatea. Lazkaotarren iritzia ezagutzeari ezezkoa ematea. Herritarren aurrean ‘partaidetza’ kontzeptua bere egin du Ezker Abertzaleak oposizioan egon den bitartean. Eta orain?
Behar bada gu gaude oker. Akaso partaidetza «beste zer edo zer» da. Adibidez, osoko bilkuretara joaten diren Ezker Abertzaleko kideei erabakiak hartzen uztea. Aurreko asteko bilkuran gertatu zen, Patxi Albisu alkate ohiak Azeari Andonegi alkateari galdetu zionean: «Esaidazu atez atekoa Ogasun eta Hirigintza batzordeetan landuko den ala ez». Erantzun garbirik ez zuenez, behin eta berriz egin zuen galdera eta, azkenean, jende artean zegoen Bilduko jarraitzaile batek hartu zuen erabakia: «Ez zaigu beharrezkoa iruditzen», esan zuen argi eta garbi. Partaidetzaren inguruan Bilduk ulertzen duenari buruz, gauzatxo bat gehiago: alkateak atez atekoari buruz alderdi desberdinen artean hitz egingo zela esan zuen urtarrileko Osoko Bilkuran. Hilabete geroago erabakia hartuta dago. Baina ez da alderdien arteko eztabaidarik izan.
Sistemari buruz, komunikabideetan badago informazioa eta aurrerantzean horretaz entzun eta irakurtzeko aukera ez da faltako. Bilduko zinegotziek ere emango dizkigute beren borondateen inguruko azalpenak. Baina Lazkaok edukiontzi organikoa txartel elektronikoarekin irekitzeko duen sistema berritzaileak nahi adina birziklatzeko aukera ematen du. Gainontzeko edukiontzietara zabalduta, herritar bakoitzak birziklatzeko dituen ohiturak ezagutu ahal izango lirateke; sentsibilizazio kanpainak burutu, birziklatzen duena saritu eta birziklatzen ez duena zigortu. Herritar guztiek birziklatzea lortu arte, nahi adina pauso emateko aukera ematen du txartelaren sistemak. Baina horri Bilduk aukerarik ez ematea erabaki du, oraindik abian jarri berri denean, «efizientea» ez dela argudiatuz.
Atez ateko sistema jartzeko erabakia tinkoa dela ikusirik, hainbat eskaera egin nahi diegu lazkaotarrei. Ezer baino lehen, eta oraindik zaborrak bereizten ez dituztenei, birziklatzen hasteko lehenbailehen. Horrela erakutsiko dugu inposatutako sistema bat beharrezkoa ez dela. Kontuan hartu behar dugu, baita ere, gipuzkoarrok sortzen dugun zabor pila kudeatzeko arazoak ditugula. Gutako bakoitzak hausnartu behar dugu horren inguruan eta, ahal dugun neurrian paper, plastiko eta erabilera bakarreko ontzi gutxiago kontsumitu. Lazkaotarren kezka orokorrak ezagutzeko bilerak egingo ditu Udalak. Ekimen positiboa da, ondo egiten bada. Beraz, parte hartzera eta lantzen ari garen gaiaren inguruan galdetzera animatzen dugu. Hilabete batzuk barru, herritarrak atez atekoaren aldekoak badira, guk ere onartuko dugu.
Bitartean, urtebete dugu 2013ko udaberritik aurrera gure kaleak edertzeko ezarriko den proposamen iraultzailea barneratzeko. Gaurtik hasi eta atzera kontatuko ditugu, banan-banan, 365 egun horiek. ‘Pobre de mi’ abestu ondoren, iruindarrek egiten duten bezalaxe.
Patxi Albisu, Inazio Estensoro, Ana Irastortza, Milagros Madrazo eta Felix Urkola. Lazkaoko EAJren zinegotziak.