Herrirak antolatutako garagardo festaren harira bidalitako komunikatua
Ohartzerako igaro da urtebete iaz Herrirak antolatutako garagardo festatik. Salbuespen neurriek ezaugarritutako urtea: sakabanaketa, preso gaixoen egoera larria, 197/2006 doktrinaren aplikazioa, iheslarien jazarpena… horrexek egiten du hain zuzen ere ezinbesteko Herriraren jarduna. Era berean, muturreko egoera horrek eragiten dituen sekulako gastu ekonomikoek beharrezko egiten dute irailaren 19, 20 eta 21ean Beasainen burutuko den Garagardo festa.
Makina bat garagardo ezberdin izango dira dastagai. Arrazoiak ere hamaika izaki. Zehazki, 30 garagardo. Arratsaldeko seietatatik hasi eta goizaldeko ordu batera artean gozatzeko aukera izango da. Tartean, afaria burutuko da, iazko menua lagun: ukondoa patata brabak eta saltxitxak (txuri edo gorriak). Afaria amaitzeko, pastelak.
Festarako gain elkartasuna adierazteko ere izango da tarterik. Aurten ekimenak badu berrikuntza nabarmen bat. Zubimuzu plazan preso eta iheslariei eskainitako txokoa, hain zuzen, zeina ostiral eta larunbatean 18:00etatik aurrera irekita egongo den. Bertan, ideien kutxa bat egongo da, non hauen etxeratze bidean norbanako bakoitzak bere iradokizuna luzatzeko aukera izango duen. Goierriko presoen egoera azalduko da era berean eta idazteko aukera ere izango da. Amaitzeko, Herrirak herriz-herri erabili duen doktrinaren aurkako erakusketa izango da ikusgai.
Horretaz gain, Inma Berriozal preso zegamarraren egoera latza era berezian landuko da. Izan ere, Euskal Herriko beste 14 preso politikoen gisan, gaixotasun larria izanagatik, preso aurkitzen baita, haien legedi makurrak betez ere, aske behar lukeenean. Hori salatzeko elkarteratzea egingo da ostiralean Zubimuzu plazan bertan 19:30ean.
Herrirak giza eskubideen, irtenbidea eta bakearen bidean jarraituko du. Preso eta iheslari oro herrira! Zure laguntza ezinbestekoa da. Animatu garagardo festara!
Hirune Ramos Irizar