Lazkaok, zero zorra
Inazio Estensoro, Mila Madrazo eta Felix Urkola (Lazkaoko EAJko zinegotziak). Lazkao. Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko udalerrien zorraren inguruko behin betiko datuak eman ditu ezagutzera webgunearen bidez (gipuzkoa.net, Ogasuna, Udalgida). Lazka...
Inazio Estensoro, Mila Madrazo eta Felix Urkola (Lazkaoko EAJko zinegotziak). Lazkao.
Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko udalerrien zorraren inguruko behin betiko datuak eman ditu ezagutzera webgunearen bidez (gipuzkoa.net, Ogasuna, Udalgida). Lazkaoko Udala bezala, Bilduk gobernatzen duen erakundeak, EAJk legealdi hasieratik udal gobernuari esan diona berretsi du: Lazkaoko Udalak zorrik ez duela. Zero zorra duela. Datu ezin hobea da eta, ofizialki zabaltzearekin, gure udalaren egoera ekonomikoa txarra zela esaten zuten ahotsak isiltzea espero dugu EAJko zinegotziok. Batzordeburu bati (eta ez Ogasuneko batzordean), adibidez, honela entzun genion bilera batean herritar batek egindako eskaera bati erantzunez: «Lazkaoko Udalak zor gehiegi ditu». Atzera egingo al du orain?
Patxi Albisu, Ane Irastortza,