Mila-mila esker guztioi!
Lazkao Txiki Musika Eskola ere egoera berrira egokitzen saiatu da Covid19 birusa dela eta. Lan handia suposatu dio eta suposatzen dio egunerokotasuna normaltasunez eramatea baina bere bazkideei eskerrak, gauzak askoz ere arinago eramaten dira.
Lazkao Txiki Musika Eskolak eskerrak eman nahi dizkie bere bezero guztiei eta euren famili artekoei egunero hauek erakusten duten jarreragatik. Argi dago gizartean krisi egoera batean gaudela eta beraien espezialitateak, musikak, egun bakoitza askoz ere arinago eramaten laguntzen du.
Zaila da ordea egoera horretan hezitzaile gisa indartsu eta ilusioz aurrera egitea, baina bazkideengandik jasotzen duten berotasunari esker motibazio handiz ari dira lanean. Izugarrizko indarra eta energia transmititzen diete bezeroek eguneko jardunean jarraitzeko.
Argi dago irakasle lan-taldeak esfortzu berezia egin behar izan duela eta egiten duela egunerokotasun hau ahalik eta txukunen ateratzeko. Oso ondo ari dira lanean, baina aldi berean, beraietako bakoitzaren energia iturria bere ikaslea denez, irakasle bakoitzak eskerrak eman nahi dizkie bere ikasleei bidaltzen dizkieten mezu, bideo, dei,… horiek motibazio iturri baitira lanean gogoz jarraitzeko. Beraz, Lazkao Txiki Musika Eskolatik mila-mila esker! bezero bakoitzari hartu duten inplikazioagatik eta egiten ari diren lanagatik.
Gure irakasle lan-taldeari esfortzu berezia eskatu genien hau guztia aurrera ahalik eta txukunen ateratzeko, eta ez dago dudarik erantzuten ari direla, baina beraietako bakoitzak ere eskerrak emateko eskatu digute jasotzen dituzten bideo, audio, telefono dei,… horiek denak oso oso pizgarriak direlako eta lanean gogoz jarraitzeko indarra transmititzen diguzuelako. Beraz, mila-mila esker! zuen inplikazio eta lanagatik.
Dakizuen bezala, aurten lehenengo aldiz Lazkaok badu Musika Banda eta etxean geratzea ez da banda honentzat arazo izan, elkarrekin musika egiteko aukera bilatu dute eta. Horren adibide, maitasun, gogo eta motibazio osoz egin duten bideoa duzue adibide:
–Eneritz Jauregi. Lazkao Txiki musika eskolaren zuzendaria.