Sinadura bilketa
Segura Lantzen.
Segura Lantzen taldeak gaur egungo zabor bilketa sistemaren aldeko sinadura bilketa bultzatu du herrian.
Era berean, agintean dagoen udal taldeari ondorengo proposamen hauek egin dizkio: atez ateko zabor bilketa urtebetez atzeratzea eta sentsibilizazio kanpainak bultzatzea birziklapen portzentajeak igotze aldera. Bildutako sinaduren kopurua 434 izan da eta notarioak horren akta egin du maiatzaren 31n. Gaur egun oraindik sinadurak iristen ari zaizkigu.
Era berean, bilera eskaera egin zaio Seguran agintean dagoen udal taldeari, notarioaren akta aurkeztu eta gure proposamenak onar ditzan eskatzeko. Segura Lantzen taldeak herritarrak zoriondu nahi ditu bultzatutako ekimenak jaso duen atxikimendua dela eta.