Sistema mistoa
Eñaut Unamuno, Imanol Aseginolaza, Inko Andueza eta Mikel Uranga. Legazpi Zero Zabor taldearen izenean.
Legazpiarrok, beste herrietan ez bezala, urtebete baino gehiago daramagu zabor bilketaren kontuarekin bueltaka. Azkenean, legazpiarrok hurrengo asteetan martxan jarriko den sistema mistoa izango dugu. Legazpi Zero Zabor Taldeak sistema mistoari buruzko gogoeta egin nahi du hurrengo lerroetan.
Ez dugu ulertzen udalak sistema mistoa hautatu izana, eta horrela jakinarazi genion udal gobernuari berarekin izandako bileran, argi baitaukagu atez atekoa dela gaur egun zaborra sailkaturik jasotzeko ezagutzen den sistemarik eraginkorrena. Guk egun edukiontzi bidezko sistema errespetatzen eta erabiltzen dugu, eta aurrerantzean ezartzen den edozein sistema errespetatu eta erabiliko dugu, beti egin dugun bezala.
Jasotze tasa onena ematen duen sistema ez jartzeak tristetzen gaituen arren, sistema mistoak izango dituen onurak ere azpimarratu nahi ditugu.
- Legazpin dena nahasturik botatzeko aukera ezabatzen da; alegia, edukiontzi berdea.
- 5. edukiontzia eskatzen duen taldeak erakutsi beharko du, beraiek esan bezala, Legazpi edukiontzi bidez % 80ko tasetara iristeko gai dela.
- Orain arte ez bezala, jarraipen batzorde batean bilketa tasei kasu egingo zaie.
- 5. edukiontzia: Aia: % 24, Azkoiti: % 31, Azpeiti: % 31, Elgoibar: % 26, Urnieta: % 43; Zarautz: % 41.
- Atez atekoa: Hernani: % 79, Lezo: % 83, Usurbil: % 82,5, Zaldibi: % 84, Sakana: % 76,3, Legorreta: % 74, Oñati: %80,9, Segura: % 77, Ordizi: %75.