Arama

ERRUGBIA

Zazpigarren postura jaitsi da Ampo Ordizia

Igandean jokatuko dute gainontzeko taldeek Liga Erregularreko lehen faseko azken partida. Zazpigarren postura jaitsi da Ampo Ordizia; lehen seiak sartzen dira goiko multzoan.

L. Goiburu
Mugikortasuna

Lurraldebusek "bere historiako urterik onena" itxi du Goierrin GO07 abian jartzearen ondorioz

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, %32,44 igo da autobusaren erabilera eskualdean 2025ean, Gipuzkoako igoerarik handiena.

L. Goiburu
BERTSOLARITZA

Goierriko finalerako azken txartela jokatuko dute Ataungo Oargin

Bihar Zumarraga-Urretxu 1 eta Osinalde 1 taldeak arituko dira bertsotan. Irabazlea eskualdeko finalera sailkatuko da. Lazkaon izango da martxoaren 7an.

Manex Usarralde Garmendia
Etxebizitza

Aramako udaletxe zaharraren eraikina, etxebizitzetarako

Aramak duen etxebizitza-premiari aterabidea emateko alternatiba gisa, proiektu horren aukerak “lantzen” ari direla ziurtatu du Udalak. Bilera informatiboa deitu dute ostegunerako, eta interesa erakutsi duten herritarrak gonbidatu ditu.

Izaro Villarreal
Txirrindularitza

Aranburu, bigarren postuan

Bigarren postuan amaitu du ezkiotarrak, denboraldiko lehenengo lasterketa, Portugalen. Ion Izagirrek bosgarren postua eskuratu zuen.

'Gaztemunduri Ateak Ireki' egitasmoak Goierri eta Busturialdea lotuko ditu

'Gaztemunduri Ateak Ireki' dinamika berria martxan jarri dute, eta euskal diasporako gazteak hiru astez hartuko dituzte Goierrin eta Busturialdean.

Izaro Villarreal
Lehen sektorea

GUNE Goierri garaiko nekazari elkartea berraktibatzeko bidean da

Sektorearen gaurko egoera ezagutzeko inkesta bat jarri dute martxan eskualdeko baserritarren artean. Belaunaldi berrien eta tokiko erakundeen babesa dute GUNE berraktibatzeko bidean.

Indarkeria matxista

Indarkeria matxistaren aurreko erantzun publikorako protokoloa eguneratzeaz topaketa egin du aldundiak hainbat udalekin

Topaketan parte hartu duten hogeitik gora udal ordezkarietatik lau Goierrikoak izan dira.

Iñaki Gurrutxaga

Euskal Telebistak igandean emango du Urbian grabatutako 'Erromerian' programa

Agus Barandiaran eta Anabel Arraiza San Inazio eguneko festan izan ziren, soinua hartuta, istorioak eta pertsonaien berri jasotzen.

Partzuergoko ehiza-postuak irailaren 8an izendatuko dituzte enkantean

Eskaintzak aurkeztu behar dira ordurako, irailaren 2tik 6ra. Segurako udaletxean zabalduko dituzte gutunazalak, enkantean.

Udako aurreneko bero oldeak alerta laranja ekarri du

Atzo 36 graduko maximoa neurtu zuen Eztanda estazio meteorologikoko termometroak. 20 graduko gau epelaren ondoren, gaurko eta biharko ere alerta laranja aktibatuta dago beroagatik.

Abuztuan Goierrin zer?

Jarduera eta ekitaldi ugari izango dira eskualdean datozen egunetan. Jaiak, ospakizunak, bisita gidatuak, omenaldiak eta jarduera kulturalak egongo dira gustu guztietarako.

Lehiaketa

Bidali udako zure argazkia

GOIERRIKO HITZA-K 19. urtez antolatu du udako argazki lehiaketa. Edonork har dezake parte, baina Hitzakide direnek sari bereziak irabazteko aukera izango dute. Irailaren 13ra arte bidal daitezke argazkiak.

Goierriko Hitza
Kultur agenda

Asteburuan Goierrin zer?

Festak nagusi asteburuan: Ordizian haurren asteburua, Aztirian Santa Marina jaiak, Alegian Madalenak... Horrez gain, ikus-entzunezko eta musika emanaldiak, zinea... dago.

Garraioa
Atletismoa

Erreleboetako errekorra egin dute Ordiziako atletek

16 urtez azpikoen mailan, erreleboetako 4x300 metroetan Euskadiko errekorra egin du Irene Basarte, Maren Etxeberria, Larraitz Aldasoro eta Maren Higuero laukoteak.

KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Geltokietako jaiak Urretxu-Zumarragan, Idi-Pest jaialdia Araman, Gari bakarka Seguran, Korrontzi Zegaman, Gau ibilaldi mitologikoa Ataunen, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Goierriko Hitza
KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Urri dator asteburuko kultur eskaintza. Goierriko Jazzaldia Ordizian, abesbatzen kontzertuak Beasainen eta Ordizian, Zegamako II. Txistularien Eguna, Ordiziako Altamira auzoko jaiak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa